Eskuz binakako eta xareko finalak jokatu berri dituzte Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Ametsa eta Behar Zana klubeko pilotariek jantzi dituzte txapelak xareko finaletan, jubeniletan eta nagusietan, hurrenez hurren. Eta eskuz binaka nagusitu dira Hernani, jubeniletan, eta Mundaro, nagusien 2. mailan.
Eskuz binakako beste bi finalak, kadeteena eta nagusien 1. mailakoena, hain zuzen ere, datorren larunbatean (2021-05-22) jokatuko dituzte, 16:00etatik aurrera, Irurako Ametsa trinketan.
Esteka honetan duzue hau guztiaren inguruko informazioa: https://bit.ly/3tWmJ1S