Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, jardunaldi honetan: eskuz binakakoak, hain zuzen ere. Ostiral iluntzean nagusien lehiak (1. eta 2. maila) izango dira ikusgai, eta larunbat goizean kadete eta jubenil kategorietako finalak; Irurako Ametsa trinketak hartuko ditu bi jaialdiak:
Urtarrilak 19, ostirala, 19:15, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
BEHAR ZANA 2 (Iñaki Lizaso-Julen Urruzola)
HERNANI (Unax Manterola-Eneko Sorondo)
2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
EPLE 2 (Julen Chiapuso-Ibon Taberna)
MUNDARRO (Xabier Barandiaran-Oier Gurutzealde)
Urtarrilak 20, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, kadeteak:
HERNANI 2 (Manex Alberdi-Ekhi Oses)
BEHAR ZANA 1 (Eñaut Oñate-Unai Zufiria)
2. Eskuz binaka, jubenilak:
BEHAR ZANA 2 (Pello Aranburu-Inhar Iparragirre)
HERNANI 1 (Martin Alberdi-Beñat Olazabal)