Joko Berria
Xala, Gonzalez, Ezkurra II.a eta Ozafrain pilotariak ikusi ahal izango dira besteren artean
Gara
Bihar abiatuko da, Donibane Lohizuneko joko berrian, bertako pilota torneoa. Joko berrian dagoen lehiaketarik garrantzitsuena izango da hori, bertan bai trinketeko, bai eta frontoiko pilotari profesionalak neurtuko baitira.
Joko berriak orain dela 50 urte inguru hasi ziren eraikitzen, ezker paretako eta trinketeko pilotariak batzeko asmoarekin. Aurreko aldea eta ezkerraldea trinket batek dituen bezalakoak dira; atzealdea eta eskuinaldea, berriz, frontoi bat bezalakoak dira. Hala eta guztiz ere, Nazioarteko Federazioak galarazi egin zuen bere garaian han torneoak jokatzea, eta urte askotan ia erabili gabe egon dira. Gaur egun Euskal Herrian oso gutxi dira, Heletan eta Arbonan dira ezagunenak; izan ere, Donibane Lohizunekoa lehiaketa honetarako bakarrik prestatzen baitute.
Hala ere, eta batez ere Hego EuskalHerrian, askok eta askok trinket gisa jotzen dute joko berria, baina ez da horrela, joko berria ez da ez trinket bat, ez eta frontoi bat, tarteko zerbait baizik. Pilotan aritzeko beste leku bat da, eta hori argi eta garbi utzi nahi izan zuten antolatzaileek.