San Trokazeko finalak jokatuko dituzte gaur Gara
Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoatik at trinketak ez du presentzia handiegirik Euskal Herrian, eta gaur jokatuko dituzte, Abadiñon, Ipar Euskal Herrian jokatzen ez duten txapelketa bakarrenetako bateko finalak. Abadiñon izango da hitzordua, eta inguruko zaleek hain ezaguna ez den modalitate horretako goi mailako partidak ikusteko parada izango dute gaur arratsaldeko zazpietan. Lehen Mailan, 2003ko
irabazleek, Martin II-Benessek, iazko txapela defendatuko dute Martin I-Elorriagaren aurka. Mallabiko aurrelariak, Altuna lagun zuela, iazko finala galdu egin zuen eta aurten ez du berriro hutsik egin nahi. Finalean ez dago faborito garbirik, nahiz eta Unai Martinen errematea erabakigarria izan daitekeen, betiere, Elorriaga Landetako Benesse atzelariaren lanari aurre egiteko gai den artean. Bigarren Mailako
finalean Legorburu-Biteri eta Uriarte-Gandiaga arituko dira.