TVEk Frontisen partidak emango ditu zuzenean, ostiralero

Bannercurso_1
ERREDAKZIOA / Berria
Urriaren 7an hasita, Frontis enpresak antolatutako partidak zuzenean emango ditu TVEko La2 kateak ostiralero (19:30). Atzo eman zuten bi aldeek akordioaren berri, Nafarroako Merkataritza Ganberan egindako aurkezpenean. Jose Maria Salvatierra Frontiseko zuzendaria, Javier Anso TVE Nafarroan duen ordezkaria, eta Venancio Etxeberria Telefonicako ordezkaria izan ziren bertan Telefonica izango baita Frontisen babeslea telebistaz emandako partida horietan.

Euskal Herrian eta Errioxan pilota oraindik gehiago indartzea, eta lehen indarra galdutako tokietan berriro indartzea hartu dute helburutzat TVEko eta Frontiseko arduradunek Gaztela eta Leon aipatu zuten azken kasu horren adibide gisa. Federazioarekin elkarlanean, pilotariariarenganako errespetu osoz, sailkapena jomuga hartuta jardun nahi dutela adierazi zuten Frontiseko arduradunek, eta pilotari gazteak eurenera ekarri nahi dituztela horrela Urdaniz, Bengoetxea eta Ruiz de Larramendi dira fitxatutako azkenak. Urriaren 7an La2ek emango duen jaialdia Sestaon jokatuko da. Ariznabarreta-Gorriti eta Antxia-Armendariz ariko dira, eta Alustiza-Altuna eta Amarika-Arretxe .

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE