Txapel banaketa anitza Aretan

Testua: Naroa Mtnez. Suarez

Argazkiak: Garazi Mtnez. Suarez

Aurreko astean GRAVN txapelketako trinketeko finalak jolastu baziren, asteburu honetan ezker hormakoen txanda heldu da. Atzo, hain zuzen ere, Aretako frontoian hiru final eskaini ziren: gazteak eta seniorrak binaka eta 22 urtez azpikoak banaka, eskuzko modalitatean denak ere.

Ostirala izanik eta eguraldi kaxkarra kontutan harturik, giro polita bizi izan zen bart. Jende ugari, herrialde guztietatik helduak, eta pilotaz gozatzeko gogoz. Pilotari ugari baita kantxatik kanpo ere, finalisten anaiak batzuk, afizionatu ugari ere eta Larrinaga, Merino eta Cecilio bezalako profesionalak. Ezagun horiek guztiak albo batera utziz, ezin ditugu ahaztu finalen aurretik entrenamendua izan eta bertan geratu ziren Herriaren pilota eskolako haurrak.

Egia da ere, azkeneko partidaren luzera ikusita, pilotarien artean lagun edo seniderik ez zuten asko frontoitik joan zirela gaueko hamarrak aldera, ikusten zen luzerako zihoala. Halere, azken norgehiagoka horren aurretik denok isileko minutu bat gorde genuela duela aste batzuk hil zen Eskisabelen (bertako klubeko arduradun izandakoa) omenez.

Jaialdia amaiturik txapel-banaketak izan zuen lekua. Araba zen presente ez zegoen federazio bakarra, eta parte hartu zutenek txapel bana lortu zuten, Errioxak izan ezik. Txapelak eta medailak eskuan zituztela, dantzari batek agurra eskaini zien txistulariaren doinuak jarraituz.

Descargar Txapel banaketa anitza Aretan (GRAVN 2010.05.07) ARGAZKIEKIN

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE