Imanol Ansa eta Aritz Juanenea lehiatuko dira 16:30etatik aurrera (ETB1) Galarretan Eusko Label Torneoko finalean
Ezohikoa izango da Buruz Buruko Txapelketaren finala, aurtengoan. Estreinakoz ariko dira txapel nagusiaren lehian Aritz Juanenea saldiastarra eta Imanol Ansa urnietarra, arratsaldeko 15:30etan hasita Galarretan. Endika Barrenetxea eta Javier Urriza faboritoak kanpoan utzi, eta elkarren kontra ariko dira bi lagun, bata bestearen lorpenekin poztu direnak, baina elkar menderatzen saiatuko direnak gaur. Finalak iraun bitartean, ez da lagunik izango kantxan.
Banakako partidu haundietan esperientzia gehiago dauka urnietarrak: semifinaletan aritu izan da, eta Buruz Buruko Masterra irabazi du aurten. «Esperientzia horrek asko lagundu dit; momentu hauekaste ona pasatu dut, momentu hauek kudeatzen ikasi dut esperientziarekin. Asko gozatu dut abuztuan kantxan», adierazi du Ansak.
Juaneneak ez du banakako finalik jokatu orain arte, baina lau txapel jantzita da aurten: Sagardoaren Txapelketa irabazi zuen Beñat Segurolarekin, Jai Alai Summer Season Endika Barrenetxearekin, Herriz Herriko Txapelketa Josetxo Ezkurrarekin, eta Zarauzko Txapelketa Javier Urrizarekin. Edonola ere, urnietarra ikusten du faborito: «Ligaxkan egurra eman zidan, eta bera da faborito garbia. Tantoak laburtzen saiatuko naiz, bera fisikoki oso indartsua delako, eta luzatuz gero nagusitu egingo delako. Sorpresa izan da ni finalera sailkatzea, baina ez naiz paseatzera aterako, dagoeneko kunplitu banu bezala».
Ados daude biak, Buruz Burukoaren finala dela pelotari guztiek jokatu nahi dutena, eta gogotsu daude: «Egun haundia izango da biontzat. Gozatzen saiatuko gara, eta horrela eginez gero, final polita izango da. Biok daukagu aukera ederra, eta baliatu egin nahi dugu», dio Juaneneak. Urnietako aurreneko txapelduna izan nahi du Ansak Buruz Burukoan, eta laguna menderatu beharko du horretarako: «Joan den astean, berak Barrenetxearen kontra jokatu aurretik, bertso bat bidali nion, esanez ez nintzela harrituko irabazten bazuen. Telebistan ikusi nuen semifinala, eta aulkitik salto egin nuen irabazi zuenean, pozik. Baina igandean kontziente izan nintzen nire aurkaria dela orain, eta finala bukatu arte hemen ez dago lagunik».
AÑO CAMPEÓN-SUBCAMPEÓN
1944 ÁBREGO-SALSAMENDI
1952 ARESO
1981 INTXAUSPE-ZESTAU
1986 AGERRE-INTXAUSPE
1987 INTXAUSPE-MUJIKA I
1988 MUJICA I-AIZPURU
1989 MATXIN II-INTXAUSPE
1990 MATXIN II-MUJIKA I
1991 MUJICA I-ELIZALDE
1992 MATXIN II-MUJIKA I
1993 AIZPURU-AGERRE
1994 MATXIN II-AIZPURU
1995 EZKURRA-AIZPURU
1996 EZKURRA-EIZAGIRRE
1997 EZKURRA-EIZAGIRRE
1998 EZKURRA-LIZASO
1999 EZKURRA-EIZAGIRRE
2000 LIZASO-EZKURRA
2001 EZKURRA-LIZASO
2002 EZKURRA-ZEBERIO II
2003 EIZAGIRRE-EZKURRA
2004 EZKURRA-LIZASO
2005 EZKURRA-LIZASO
2006 ZEBERIO II-URRUTIA I
2007 ZEBERIO II-EZKURRA
2008 URRUTIA I-ZEBERIO II
2009 URRUTIA I-ZEBERIO II
2010 EZKURRA-SAN MIGUEL
2011 EZKURRA-URRUTIA I
2012 URRIZA-ZEBERIO II
2013 URRIZA-SAN MIGUEL
2014 SAN MIGUEL-URRIZA
2015 URRIZA-UTERGA
2016 URRIZA-BARRENETXEA IV
2017 URRIZA-UTERGA
2018 URRIZA-UTERGA
2019 BARRENETXEA IV-URRIZA
2020 URRIZA-ENDIKA
2021 BARRENETXEA IV-URRIZA
2022 URRIZA-BARRENETXEA IV
Cartelera del sábado 9 de setiembre en Galarreta a partir de las 15:30 horas
1. Urriza-Larrañaga contra Aldabe-Barrenetxea IV a 3 set
2. Ansa contra Juanenea a 30 tantos FINAL TORNEO EUSKO LABEL
3. Ezkurra II-Zaldua contra Segurola-Martirena a 3 set