Txapeldun berria izango du Laboral Kutxa Emakume Master Cup Lau eta Erdiko Txapelketak, iazko finalistak kanporatuak izan dira Zallan

Orain arteko Emakume Master Cupeko txapel guztiak jantzi dituen Leire Etxaniz etxebarriarrak ezin izango du iaz lortutako kaiolako garaipena defendatu, Zallan jokatutako jardunaldian kanporatua izan baita. Lehia estua eta gogorra izan da Patri Espinarrek, Maider Mendizabalek –iazko azpitxapeldunak– eta Leire Etxanizek berak bigarren multzoan izan dutena eta azken honek amore eman behar izan du bere bi arerioen joko sendoaren aurrean. Berezkoa duen borrokalari senari eta kalitateari esker, Usansoloko aurrelaria izan da jardunaldiko protagonista, bere bi partidak irabazi eta multzoko lehen gisa sailkatuta, iazko bi finalisten aurretik.

Lehen multzoan, Olatz Arrizabalaga gernikarrak ez du hutsik egin eta bere bi partidak nagusitasunez irabazita, aurrera egin du Binakako txapeldunak.

Hirugarren taldean azken uneko aldaketak izan dira, Eneritz Arrietak ezin izan baitu jokatu lesio baten erruz. Hutsune honek Iera Agirreri zabaldu dizkio Zallan aritzeko ateak, baina ezin izan du bere aukera baliatu. Maite Ruiz de Larramendi eulatearra izan da multzo honetako onena, baina Miren Larrarteren lana ere ez da alperrikakoa izan, bigarren postuan sailkatu direnen artean onena izanda, abenduaren 2an Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko diren finalerdietarako txartela eskuratu baitu.

Zallako emaitzen ostean, honako hauek izango dira lehen mailako finalerdiak:

Olatz Arrrizabalaga / Miren Larrarte

Patri Espinar / Maite Ruiz de Larramendi

EMAITZAK EMAKUME MASTER CUP -ZALLA FINAL LAURDENAK 2018 (1)

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE