Txapeldunak lasai egin du lo bart

IMANOL MAGRO / Berria

Sebastian Gonzalezek nekez irabaziko du beste partidaren bat atzo
bezain kaskar jokatuta. Lehia bukatuta irabazleak lotsagabe onartu zuen
oso gaizki jokatu zuela, eta halako hutsak eginda jai duela larunbatean
Aimar Olaizolaren aurka. Lau t’erdiko txapelduna atzo Beotibarren egon
zen, eta ez zuen larritzeko arrazoirik izan. Ziur bart gauean lasai
egin duela lo, Gonzalezek atzokoa hobetu ezean Olaizola arazo handirik
gabe sailkatuko baita ligaxkarako.

Galarza V.a  12

Gonzalez  22

Iraupena. 44:32.

Saketik. Galarzak alerik ere ez; Gonzalezek 4.

Markagailua. 1-0, 1-1, 4-1, 4-4, 4-5, 5-5, 6-5, 6-6, 6-9, 9-9, 10-9, 10-10, 10-13, 11-13, 11-21, 12-21 eta 12-22.

Besteak. Sarreren bi herenak saldu zituzten Tolosako Beotibarren. Apustuetako dirua 100-40ri irten zen Gonzalezen alde. Aimar Olaizola harmailetan egon zen bere aurkaria izango dena ikusten.

Gonzalezek Galarza V.a kanporatu du partida oso kaskar batean, eta Olaizola II.a izango du aurkari

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE