San TROKAZ trinketean San TROKAZ trinketean
Cto. SAN TROKAZ de Trinquete / Abadiño 2013
URIARTE-ANTXIA bikoa txapeldun
LOS MANISTAS LOCALES, campeones
MAIATZAREN 19an, 11’30etan TORNOSOLO-n / 19 de mayo, 11’30h. en TORNOSOLO
IGANDEA / DOMINGO
JOKAMOLDEA / Modalidad: FINALAK
Eskuz Banaka PROMESAK / Mano Individual PROMESAS
Eskuz Binaka Nagusiak LEHEN MAILA / Mano Parejas Senior PRIMERA
1. ARABIOURRUTIA (Abadiño), 25; JOSEBA BILBAO (Lemoa), 30
2. WALTARY-ETXEBARRIA (Cuba-Dima), 32; URIARTE-ANTXIA (Abadiño), 40
Abadiñoko Tornosolo trinketeak itxura bikaina izan zuen atzo eguerdian.
Ikuskizunak merezi izan zuen eta denak pozik irten diren etxekoen garaipena ospatuaz.
URIARTE-ANTXIA bikoak txapela soineratu zuen WALTARY kubatarra eta ETXEBARRIA 32-40 menderatuta. Partidu guztian aurretik joan arren, finala ez zen apurtu azken hamarkadararte. Abadiñarrek partidu borobila jokatu zuten; Antxia atzean agintari eta Rober aurrean kubatarrari beldurrik barik jokatuaz. Waltary ere ez zen gaizki aritu baina partidua ezin izan zuen indarraren poderioz apurtu.
Etxebarria lehen zatian bikain aritu zen baina bigarrenean, eskuz pixkat izorratu ostean, behera etorri zen. Halere, finalak joku ona eta bizia izan zuen ordubete inguruko iraupen osoan eta denak, galtzaileak ezik, gustora atera ziren Tornosolotik.
Aurrez, Joseba Bilbaok 30-25 hartu zuen mendean Arabiourrutia eta abadiñarren goiza ez zen guztiz betea izan.
El Tornosolo de Abadiño vivió una preciosa mañana de pelota. Gran ambiente, buen juego y triunfo local en la gran final para deleite de todos los abadiñarras.
URIARTE-ANTXIA doblegó a la dupla formada por Waltary y Etxebarria. Los locales mostraron una vez más sus mejores aptitudes para derrotar al rey de la especialidad, el cubano Waltary, y su compañero de Dima. Fue un 32-40 que se definió en la última decena pues pese a marcar siempre los primeros números nunca antes los vencedores pudieron romper la contienda. Tampoco Waltary tuvo esa capacidad pese a la potencia de su diestra esa que ayer no tuvo esa capacidad de desmontar las defensas rivales. Antxia se mostró inexpugnable atrás y Uriarte valiente en los alegres, de ahí vino el triunfo.
En el primero, Arabiourrutia no pudo redondear la fiesta local perdiendo el individual ante joseba Bilbao por 30-25. AURREFINALETAKO KRONIKA / Crónica semifinales
MAIATZAREN 15ean, 18’30etan TORNOSOLO-n / 15 de mayo, 18’30h. en TORNOSOLO
ASTEAZKENA / MIERCOLES
JOKAMOLDEA / Modalidad: AURREFINALAK
Eskuz Binaka Nagusiak LEHEN MAILA / Mano Parejas Senior PRIMERA
1. URIARTE-ANTXIA (Abadiño), 40; M.GONZALEZ-bonetbelche, 23 (Berriz-Ipar. ELITE-PRO)
2. WALTARY-ETXEBARRIA (Cuba-Dima), 40; INCHAUSPE-HARISMENDI, 27 (Ipar. ELITE-PRO)
Trinketean, San Trokaz txapelketako final nagusia erabakita geratu zen atzo. Etxeko pilotariak lortu zuten garaipena lehen finalaurrekoan. Uriarte eta Antxiak partidu serioa, osoa jokatu zuten. Mikel Gonzalez ere jokurako zegoen baina abadiñarrek hori ikusita atzera kargatu zuten partidua eta bertan erraztasunak aurkitu zituzten. Ximun Lambert, eskutako minez, ez zen Abadiñora hurreratu eta bere ordeko lanetan etorritako Bonetbelchek ez zuen aurreikusten zaion mailarik eman. Hori horrela, 40- 23ko emaitza argigarria lortuta etxekoak sailkatu dira igandeko finalerako.
Finalean WALTARY handia eta Iker Etxeberria dimoztarra izango dituzte aurkari.
INCHAUSPE-HARISMENDI erraz menderatu zituzten (40-27) atzo nahiz eta hasierako hamarkadan ezinean aritu. Dimako atzelari gaztea urduri xamar eta kubatarra oraindik jokuan sartzeke aurrea hartu zuten iparraldekoek baina behin lehen hamarkada pasatuta Etxebarriak ondo eutsi zuen Harismendi eta Waltary-k berriz ere agerian utzi zituen bere dohaiak.
Vía Kepa Arroitajauregi