Uriarte finalista bere herrian

San Prudentzio txapelketako finala jokatuko du Abadiñon, Bellosoren eta Oteizaren aurka

ASIER MINTEGI / Berria

Inork ez zuen etxera esku hutsik joan nahi, baina erdiek oparirik gabe itzuli behar izan zuten, joan den asteburuan, Abadiñoko Matiena auzotik. Nagusien mailako finalerdiak jokatu ziren bertan. Uriarte-Ajuriak eta Belloso-Oteizak lortu zituzten finalerako txartelak. Lehenengoak M. Gonzalezen eta Apraizen aurka aritu ziren Euskal Herriko txapeldunordeak dira , eta partidaren azken txanpara arte ez zuten neurketa erabaki (22-18). Bigarrenek Baez II.a eta Argote hartu zituzten mendean (22-16).

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE