Urriza eta Ansa II.a Kutxabank Torneoan estreinatuko dira gaur

Erremonteak abuztuan ez du etenik. Urteko hilabeterik garrantzitsuena izaten da, Buruz Burukoa jokatzen baita. Honela, bihar Kutxabank Torneoaren bigarren partidua jokatuko dute Urrizak eta Ansak.

Jaialdia 16:30etan hasiko da eta 17:30ak inguru hastea espero da. Urrizak eta Ansak azken urteetan partidu zenbaitzuk jokatu dituzte. Azkena pasa den urteko txapelketan. Ligaxka ireki zuen partiduan Urrizak lan haundiarekin lortu zuen garaipena 30-28, Ansa bikain baten aurrean. Urte horretako Masterrean ere Urrizak irabazi zuen 30-23.

Iruindarra faboritoa da. Azken urteetako dominatzaile nagusiak zazpi txapela lortu ditu buruz burukoan (2012, 2013, 2015, 2016, 2017, 2018 eta 2020) bere gain. Pasa den urtean galdutako koroa berreskuratu nahi du eta horretarako lehendabiziko pausoa Ansa garaitzea izango da. Ez da erraza izango, urnietarra momentu gozoan dago eta maila ezin hobea erakutsi du azken hilabetean binaka.

Jaialdiko lehenengo partiduan Zubiri goizuetarrak, Loitegirekin batera, Etxarri eta Martiarenaren aurka jokatuko du. Hirugarren partiduan Goikoetxea-Barrenetxea, Ezkurra II-Azpirozen aurka ariko dira

Cartelera del sábado 13 de agosto en Galarreta a partir de las 16:30 horas

1. Loitegi-Zubiri contra Etxarri-Martirena a 35 tantos
2. Urriza contra Ansa II a 30 tantos TORNEO KUTXABANK
3. Goikoetxea V-Barrenetxea IV contra Ezkurra II-Azpiroz a 40 tantos

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE