Urrutia gaztearengan jarri dute lau finalistek partidaren zama

Arazorik gabe hautatu zuten Zeberio II-Urrutiak eta Altuna II-Etxabek finalerako materiala

Jon ORMAZABAL / Gara

Adostasun eguna izan zen atzokoa Galarreta Hernanikoan; izan ere, bihar arratsaldean Faustino Txapelketako finala jokatuko dute Zeberio II-Urrutiak eta AltunaII-Etxabek, eta oso gustura amaitu zuten aurkeztutako materialarekin ­indartsuagoak eta bote handiagokoak azken horienak­. Partidaren nondik norakoak aztertzerakoan ere,denek bat egin zuten txapelen norabidea Urrutia gaztearen erantzunak baldintzatuko duela.

21 urteko saldiastarra profesionaletako bigarren urtea betetzen ari da. Aurten egin du debuta txapelketa profesional batean, eta finalerako sailkatu da txapelketa bikaina osatu ostean. Hala ere, Zeberio saihesten eta jokoa atzera eramaten saiatuko direla jakinarazi zuten aurkariek. «Gure jokoak izan behar du Urrutia kargatzea; teorikoki badirudi bera izan daitekeela huts egin dezakeena, esperientziarik txikien berak baitauka. Hala ere, alderantziz gertatzen da sarri, galtzekorik gutxien ere berak dauka eta lasai irten daiteke», adierazi zuen Jokin Etxabek.

Patxi Zeberiok badaki jokoan sartzeko zailtasunak izango dituela eta aurkariak laguna zigortzen saiatuko direla, baina oso gustura dago txapelketan duen atzelariarekin. «Zaldi handia eta indartsua da. Ni oso gustura nago berarekin; ikusten da gora egin duela txapelketa honetan eta pilotari handia izango dela, hobetzeko tarte handia daukalako oraindik. Txapelketan oso ondo erantzun du eta berak atera zuen aurrera finalerdia. Eskerrak berari, bestela etxean egongo ginateke», azaldu zuen Elduaingo aurrelariak.

Lanen artean,Urrutia lasaitzea izango duela adierazi zuen Zeberiok, baina Urrutiak mutil lasaia dirudi. «Ez pentsa, urduria naiz. Okerren bezperan pasatzen dut, ohean, partidari buruz pentsatzean; hori da txarrena. Behin frontoira sartu eta izerdi pixka bat botaz gero, ondo aritzen naiz», adierazi zuen atzelari nafarrak.

Materiala erebakoitzak finalean erabiliko duen taktikaren araberakoa aukeratu zuten bi bikoteek. Pilotarik indartsuenak eta bote handienekoak aukeratu zituzten Altuna-Etxabek, aurretik erabakita zuten bezala.

Biharko finalak izan du aurrekaririk aurtengo txapelketan bertan, elkarren aurka aritu baitziren bi bikoteak. Lehiaketako lehen partida izan zuten bi bikoteek Euskal Jai Berri Uhartekoan jokatutakoa, eta orduko hartan Altuna-Etxabek irabazi zuten 40 eta 36.

Bertan garaipena lortu zuten arren, partida horretakoerreferentziak ez du ezertarako balio, Altunaren ustez.«Ez du ezertarakobalio. Ordutik hona gauzak asko aldatu dira; frontoia ere desberdina da eta ez nuke erreferentzitzat hartuko», azaldu zuen aurrelariak.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE