OSTIRAL ETA LARUNBATEAN BI EGUNETAN 19:00ETAN JOKATUKO DIRA PARTIDAK
Lehen jardunaldiko partidak arrakastatsuak eta bikainak izan ziren.
Ostiralean, ia betetako pilotalekuan eta gazte mailan Riol portugaldarrak eta aginakako Arangurenek 22-14 irabazi zieten Goizuetako Salaberria eta Ruiz errioxarrari. Arangurenek pilotakada biziagoak jo zituen eta gutxiago galdu zuen Ruizek baino.
Salaberriak berriz, gauza politak erakutsi zituen arren, Riol baino gutxiago izan zen aurrean.
Nagusien mailan berriz, Ikaztegietako Urretabizkaiak eta Astigarragako Santxezek ezusteko eman zuten Espinal Huartearrari eta Gorrotxategiri hernaniarrari 22-15 irabazita. Urretak pilota astindu zuen eta Santxezek partida borobila egin zuen. Aurkariek ezin izan zuten askoz gehiagorik egin.
Larunbatean izugarrizko bi partida ikusi ahal izan ziren Villabonako Bear Zana pilotalekuan.
11:00etan hasi zen lehen gazte mailako partidan, Anso nafarrak eta Asteasuko Aizpuruk 22-19 irabazi zuten Peio Etxeberria Iruñearran eta Apezetxea goizuetarraren aurka. Etxeberria izan zen lauetan onena nahiz eta galdu. Bere bizkar hartu zuen bikotearen zama eta partida handia egin zuen bai defentsan bai erasoan ere.
Irabazleek majo sufrituta irabazi zuten. Apezetxeak, 3 urte gazteagoa besteak baino maila ederra eman zuen, hala ere agian, handi geratu zitzaion larunbateko partida.
Nagusien mailan berriz Prado Najerako aurrelari ezkerrak eta Etchegoin lapurtarrak 22-19 irabazi zuten Elorrioko Azpiri eta Murgiondo azpeitiarraren aurka.
Izugarrizko partida izan zen. Batzuek jo besteak sufritu.
Etchegoinek izugarrizko pilotakadak jo zituen, abiada biziz ateratzen dira pilotak bere eskutik eta Pradok tantoa ederki bukatu eta pilota ongi mugitu zuen.
Galtzaileak berriz, esperientzia handiagokoak biak, lan ederra egin zuten, sufrituz eta maila bikaina erakutsiz baina ezin izan zuten gehiagorik egin. Lauek partida ederra jokatu zuten.
Final laurdenetako bigarren jardunaldia abenduaren 16arekin, ostiralez 19:00hasiko da.
Gazteen mailan partida bikaina espero da. Batetik, Zubizarreta ataundarrak eta Mariezkurrena iruñearrak Astigarragako Exposito eta Zezeagaren aurka jokatuko dute. Zezeaga, profesional ohiaren semea dugu. Bi aurrelariak ikusteko gogoa dago. Bikainak biak. Atzean ere lehia polita espero da.
Nagusi mailan, Larrañaga gasteiztarrak eta Lizeaga ( Kastilloren ordez dator, Bizkaiko finala du Kastillok) hernaniarrak lan handia egin beharko dute urte oso ona daraman Santxo usurbildarra eta egun den gipuzkoar atzelari onenetakoa den Garmendiaren aurka irabazteko. Partida handia izango da berau ere.
Larunbatean berriz, 19:00etan ere Elola bidaniarrak eta Gaskue nafarrak Alberdi azpeitiarra eta Eskiroz nafarra izango dituzte aurkari. Partida handia espero da hemen ere. Elolak izugarri hobetu du, Gaskuek lana ematen du joaten den toki orotan eta Alberdi pilotari oso konpletoa da eta Eskiroz maila bikainean dago. Diario Vasco torneo famatuan ere finalerako sailkatu berri da.
Nagusi mailan, oraindik oso gazte baino klasikoak diren hernaniko Arrieta eta Aipzitartek Albizturko Eneko Labaka eta Telletxea izango dituzte aurkari. Bete beteko partida hau ere.
Asteburu bikaina dator aurretik Bear Zana pilotalekuan.
Ohi bezala, saski baten zozketa egingo da eta sarrera doakoa izango da