Jokin Larrañaga
PARTIDA: Yoldi-Hegoi Azpiazu 22
Igor Azpiazu –Tabar 14
PARTIDA: Mikel Rafael- Mitxelena 16
Albarado-Diez 22
Lehenengo partida ikusgarria izan da aurrelarien jokoak azkenean emaitza baldintzatu duena. Lehenengo zatian Igor Azpiazu nagusitu da aurreko koadroetan, ausarta pilota gogor astinduz eta zabalduz inoren esparrura Tabarren laguntzarekin, baina bigarren zatian Hegoi Azpiazuk pilota gutxiago galduz eta Yoldi handi baten aurrean ezin izan dute partida irabazi urdinek.
Hasiera bikaina Igorrena bost tantu politak lortuz eta tantu politak eginez esker airez ere. Partida hasieran urdinak joan dira aurretik 1-1, 2-2, 7-4,8-8, 12-10, baina hortik aurrera gerriko gorriarekin jokatu duen Yoldik ia bederatzi tantu egin ditu eta Tabarrek ere ezin izan dio eutsi Hegoiren pilotakadei, partidari amaiera oso txukuna emanez.Azken txanpan 12-15, 13-20 eta 14-22.
Bigarren partida ere Gasteizko Zaramagako pilotari aurrelariek jarri dute jokoan daukaten dena, eta Unai Albaradok irabazi dio gaurkoan Mikel Rafaeli lehia aurreko koadroetan. Aipatu behar da Mikel Rafaelek egin duen defentsa lan izugarria Albaradoren erasorako jokoaren aurrean. Partidan izan den lehiaren nondik norakoa adierazteko egindako tantuak aipatzea baino ez, Albaradok hamalau eta Mikel Rafaelek zortzi. Hasieratik joan dira urdinak aurrera baina gorriek ez dute etsi, 5-0, 5-4, 8-8, 12-11,15-12, 17-14,19-15, eta amaierako 22-16
Atzean, berriz, gaurkoan Albaradok Diez izan du lagun eta bakarrik lau pilota galduz sekulako segurtasuna eman dio erasorako jokoan bere lagunari. Mitxelenak ere lan zaila izan du egitekoa, atzeko koadroetan piloteoan dotore jokatu du eta Albaradok sortzen zituen hutsuneak gordetzen ahalegindu da, baina gaurkoan urdinak nagusi izan dira.
Hurrengo ostegunean, urriaren lauan final handia, aurretik Zaramagako pilotari gaztetxo eta gazteen artekoa, Zaramaga Elkarte honetako Eugenio Rafael handiaren omenez ospatzen den VI. Memorial honetan.