ARBE-LEKUE vs URRUTIA-AIMAR: 15-11, 15-8 [A multzoa]
BIXENTE-MANZI vs ANTXON-SALEGI: 15-13, 15-11 [B multzoa]
Baditugu lehen bi sailkatuak Winter Series PRO-AM txapelketan. Ostiralean jokatu zen lehen jardunaldia, eta bigarrena berriz, gaur, igandez, guztiak ere Berriatuko Mendibarren pilotalekuan. Bada ostiralean garaipena lortu zuten bi bikoteek lortu dute gaurkoan ere irabaztea, eta beraz, finalerdietan sailkatu dira Arbe-Lekue eta Bixente-Manzi.
Jaialdiko lehen partidua oso borrokatua izan da lehenengo setean. Oso maila ona erakutsi dute lau pilotariek. Thomas Urrutia garaztarra Berriatuan gutxi jokatukoa da baina gauza on asko erakutsi ditu: bizitasuna, «arrankea», errebotean ondo eta defentsan ere bai. Arberi eta Lekueri Mendibarrenen eusteko maila behar da. Markinarrak eta ondarroarrak ez dute oparirik egiten baina Urrutiak eta Aimarrek ondo eutsi diete markagailuan 10-10 izan arte. Setaren azken txanpan huts batzuk egin dituzte urdinek eta hor egin die ihes jokoak, 15-11. Bigarrenean aldiz, hasieratik hartu dute jokoaren gidaritza gorriek. 8-3 aurretik jarri eta eroso aritu dira. Arbek ezin hobeto jokatu du eta errematerako aukerak maisutasunez aprobetxatu ditu: sahietseko posturan, txapa gainean, sake errestoan pilota gelditu ere egin gabe errematatuz (catch and throw)… Ikuskizuna eman du Jokinek eta Lekue atzelariak ez du ia hutsik egin partidu guztiak. Bigarren jokoa 15-8 bukatu da azkenean. Ostiraleko lehen jardunaldian 15-13 eta 15-10 irabazi zieten Arbek eta Lekuek, Eñauti eta Ibarluzeari.
Bigarren partiduan ere bi eta hutsekoa izan da emaitza, Bixente Gonzalez eta Mikel Manzisidorren fabore. Partidu gogorra eta ondo jokatutakoa. Aurretik hasi dira Antxon eta Salegi eta ia set osoan bi-hiru tantuko alldea izan dute. Bixenteri kosta egin zaio lekua hartzea baina hamabina berdindu dutenean, biarriztarrak gehiago arriskatu du eta 15-13 irabazi dute. Hala ere, bost pasa egin ditu lehen joko horretan eta horrek baldintzatu du bere sakea partidua bukatu arte. Bigarren jokoan beste bi pasa egin ditu Bixentek baina hala ere gorriak nagusi izan dira. Antxonek apur bat behera egin du eta 15-11 irabazi dute seta lapurtarrak eta gipuzkoarrak. Partiduko onena Mikel Manzisidor mutrikuarra izan da. Oso ondo jokatu du Manzik. Gogoratu ostiralean 2-1 irabazi zutela Alex Goitiaren eta Gorka Mugartegi «Atain»-en kontra: 15-9, 12-15, 5-0.
Winter Series PRO-AM txapelketako hirugarren jardunaldia datorren barikuan jokatuko da, arratsaldeko 20:00tan Mendibarrenen. Hil ala biziko partiduak lau bikoteentzat, galtzen duena txapelketatik kanpo geratuko baita.
EÑAUT-IBARLUZEA vs URRUTIA-AIMAR [A multzoa]
ALEX-ATAIN vs ANTXON-SALEGI [B multzoa]
2. JARDUNALDIKO PARTZIALAK
ARBE-LEKUE vs URRUTIA-AIMAR (2-0)
1.seta: 1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 3-4, 4-4, 8-4, 8-8, 10-8, 10-10, 14-10, 14-11, 15-11.
2.seta: 0-2, 4-2, 4-3, 8-3, 8-4, 10-4, 11-5, 11-6, 13-6, 13-7, 14-7, 14-8, 15-8.
BIXENTE-MANZI vs ANTXON-SALEGIi (2-0)
1.seta: 0-3, 2-3, 2-4, 3-4, 3-5, 5-5, 5-8, 6-8, 6-9, 7-9, 7-10, 8-10, 8-12, 12-12, 12-13, 15-13.
2.seta: 0-2, 1-2, 1-3, 2-3, 2-4, 6-4, 6-5, 7-5, 7-6, 11-6, 11-8, 12-8, 12-9, 14-9, 14-11, 15-11.
Argazkiak: Andoni Iparragirre-GUK JAI ALAI (sinadura jarri mesedez)