EÑAUT-IBARLUZEA vs URRUTIA-AIMAR: 13-15, 15-14, 2-5
ALEX GOITIA-ATAIN vs ANTXON-SALEGI: 12-15, 10-15Lehen hiru jardunaldiak jokatuta, amaitu da Winter Series Pro-Am txapelketako ligaxkako fasea. Finalerdietara sailkatuta zeuden lehendik Bixente-Manzi eta Arbe-Lekue, eta atzokoan beste bi bikotek lortu zuten txartela: Urrutiak eta Aimarrek, eta Antxonek eta Salegik.
Giro ederra izan genuen atzo Berriatuko Mendibarren pilotalekuan. Harmailetan giro ederra eta kantxan, borroka gogorra jaialdiko lehen partiduan. Eñaut Urreisti mutrikuarra eta Ion Ibarluzea markinarra alde batetik, eta Thomas Urrutia garaztarra eta Aimar Aldazabal berriatuarra bestetik. Ez da erraza egon, zein gehiago den jakitea. Partidaren hasieran, iñork ez du markagailua apurtzea lortzen izan. Pilota biziarekin, hortxe izan dute urdinek aukera eta sei tantu egin dituzte erreskan. 10-8 galtzen egotetik, 10-14 aurretik izatera pasa dira. Gorriek tantua egin eta pilota motelagoa atera dute berriz, eta 13-14 urreratu dira, baina azkenean seta urdinentzat izan da, 13-15. Bigarren jokoan ere antzera. Aimar eskumarekin jokatzen, ahal denik eta gehien. Ibarluzea berriz errebesez, oso ondo. Bina, launa, zortzina, hamarna, hamabina eta hamalauna joan dira. Sei berdinketa guztira. Eñautek eta Ibarluzeak eutsi eta eutsi, azkenean aurretik jarri eta 15-14 irabaztea lortu dute. Hirugarren eta azken jokoa, Urrutia eta Aimarrentzat, 2-5. Aurrelari baxe-nafartarra eta atzelari bizkaitarra, sufrituta baina, finalerdietan dira.
Bigarren partiduan, esperientzia gailendu zaio gaztetasunari. Antxon Alberdi eta Eñaut Salegi azeri zaharrak dira eta euren erara eraman dute partidua. Piloteoan ondo, Salegi seguru eta Antxon Alberdi nahiko eroso, lau-bost koadroan jokatzen. Tantoa luzatzera jokatu dute eta Atainek errebesez dominatu arren, Salegik txulako zuloa ondo zaindu du eta holakoetan, aurkariak baino pelotazo bat gehiago botatzea da egin behar dena. Etxebarriako aurrelaria gustora aritzen da gainera toke-gutxiko pilotarekin eta gazteak baino gehiago izan dira Antxon eta Salegi. Goitiak eta Atainek badute materiala pilotan ondo jokatzeko eta gustagarria da horrelako gazteak horrelako arrankearekin ikustea. Beraientzat oso garrantzitsua, abiadura honetan jokatzera ohitzea. Zesta-puntan batez ere, aldea abiaduran baitago, afizionatu mailatik profesional mailara. 12-15 eta 10-15 garaipena eta sailkapena urdinentzat.
A multzoa:
ARBE-LEKUE: bi partida, bi garaipen.URRUTIA-AIMAR: bi partida, garaipen bat.EÑAUT-IBARLUZEA: bi partida, bi porrot.
B multzoa:
BIXENTE-MANZI: bi partida, bi garaipen.ANTXON-SALEGI: bi partida, garaipen bat.
ALEX-ATAIN: bi partida, bi porrot.
PARTZIALAK:
Eñaut-Ibarluzea vs Urrutia-Aimar (1-2)
1.seta: 1-0, 1-4, 4-4, 4-5, 6-5, 6-6, 7-6, 7-7, 9-7, 9-8, 10-8, 10-14, 13-14, 13-15.
2.seta: 0-2, 2-2, 4-2, 4-4, 5-4, 5-8, 8-8, 8-10, 10-10, 10-12, 12-12, 12-13, 14-13, 14-14, 15-14.
3.seta: 1-0, 1-2, 2-2, 2-5.
Alex-Atain vs Antxon-Salegi (0-2)
1.seta: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-7, 4-7, 4-9, 5-9, 5-10, 9-10, 9-12, 11-12, 11-14, 12-15.
2.seta: 1-0, 2-4, 3-4, 3-5, 5-5, 5-7, 7-7, 7-8, 8-8, 8-9, 9-9, 9-14, 10-14, 10-15.
FINALERDIAK
Urriak 14 barikua, 20:00tan
Berriatuko Mendibarrenen
ARBE-LEKUE vs ANTXON-SALEGIBIXENTE-MANZI vs URRUTIA-AIMAR
FINALA: Euskal Telebistak eskeiniaUrriak 17 astelehena, 20:00tanBerriatuko Mendibarrenen.
ARGAZKIAK: Andoni Iparragirre-Guk Jai alai (jarri sinadura msdz)