Xabier Azpiroz uitziarrak urtarrilaren 29an Oriamendirekin estreinaldia izango du Galarretan. Azpiroz atzelariak 27 urte ditu eta fitxaketa berria da. Nahiz eta gaztea izan eskarmentu handiko erremontista da eta maila altukoa. Aurretik Banakakoan emaitza onak lortutakoa da eta 2018an Binakakakoan txapeldun geratu zen 2018an. Oriamendiko pilotari koadroa indartuko du atzelari nafarrak.