Xabier Urberuaga: “Beste etapa bat hasten da nire bizitzan”

Urberuaga
Xabierrek berak aukeratutako argazkia, Beginoren aurkako partidakoa. Javi Col, argazkia

Naroa Matnz Suarez

Azkeneko egunotan, profesional batek baino gehiagok utzi eta utziko diote lehen mailako enpresetako pilotari izateari. Xabier Urberuaga aulestiarra, palmares zabalenetakoa duenetarikoa da horien artean. Aurreko astean berarekin kontaktuan jarri ginen aldaketarako egun hauek nola bizi izan dituen ezagutzeko.

1981/06/04 (Aulesti, Bizkaia)

(9 urtez Aspe-ko atzelari)

Palmaresa

1998 eta 2000ko Antiguoko Txapelduna.

1997 eta 1999ko Baque Torneoko Txapelduna banaka.

1999ko GRAVN torneoko Txapelduna banaka.

1999ko Herri arteko azpitxapelduna.

2001ko Espainiako binakako txapelduna.

2007ko Bigarren mailako Buruz buruko Txapelduna.

2009ko Bigarren mailako Binakako Txapelduna 

Aste honetan puntako enpresetako profesional izateari utzi diozu. Zeinek eta nola jakinarazi zizun berria?

Azken asteetan ere gutxi gora-behera banekien enpresak ez zidala renobatu behar, batez zere bigarren mailako banakakoan ere prebia bat ipini zidaten eta hor ikusi nuen enpresak ez zuela kontatzen nirekin.

Eta aste honetan (Asteazkenean) konfirmatu didate ez dudala jarraituko. Telefonoz deitu zidan Fernanado Vidartek, Aspeko nagusiak eta baita esan zidan igandean jokatuko nuela azken partidua Aspe enpresarekin. 

"Prefería jugar el partido y ya está, sin que la empresa lo anunciase como el último. No será fácil saber que es mi último partido, pero bueno, habrá  que hacerlo lo mejor posible. Como siempre" (Diario de Navarra 2010-05-06) esan zenuen, zergatik hori?

Pena handia ematen dit Aspe enpresa uzteak, batez ere oraindik gaztea naizelako eta jakitea nire azken partidua izango dela ez da batere polita, sentimendu ezberdin asko izango ditut egun horretan eta momentu txar bat azken finean. Horregatik nahiago nuen ez jakitea azken partidua denik eta partidu ostean edo hurrengo egunean jakitea azkena izan dela. 

Enpresan emandako urteak, nola baloratuko zenituzke?

Urte oso politak izan dira niretzat. Ume umetatik amestu dudan gauza bat egiteko aukera izan dut, pelotari onenekin aldageletan egotea eta bigarren mailako pelotari polit bat izatea lortu dut. Bigarren mailako bi txapel lortu ditut, banakakoa eta binakakoa, hori pelotari gutxik lortzen dute, partidu asko jokatu ditut eta momentu txarrak egon dira baina azken hiru urteak oso onak izan dira. 

Zerk uste duzu bultzatu duela zure kaleratzea?

Egia esan ez dakit ziur nire kaleratzearen arrazoia. Eman didaten azalpena da gero eta partidu gutxiago dagoela, pelotari berriak sartu behar direla… Baina azken bi urtetan 70 partidutik gora jokatu, emaitza onekin gainera, iazko urte borobila,… Egia esan beraiek esandakoak gutxi konbenzitu nau. 

Krisiak zeresana izan duela uste duzu?

Nik esango nuke azken hilabeteetan ez dudala nire jokurik onena eman lesio batzuk direla eta, hortik etorri dela uste dut arrazoi nagusia.  

Atzerakako bistarekin amaitzeko, uste zenuen zure profesionaletako ibilbidea horrelakoa izango zela? Zergatik?

Debutatu nuenean ez nuen inongo helbururik jarri, nire asmo bakarra joku maila hobetetzea zen eta pausu guztiak aurrera egitea. Txapelak irabaztea amets bat zen eta lehenengoa irabaztea ikaragarria izan zen. Azken batean nire pentsaera guztiak bete eta gainditu direla uste dut. 

Orain arte, pilotari izatea irakasle lanarekin koordinatu duzu, hemendik aurrera, zertan aritzeko asmoa daukazu?

Garfe enpresagaz hitz egin dut eta ekainetik aurrera beraiekin hasiko naiz partiduak jokatzen. Eta irakasle bezala ere jarraitu beharko da, nola ez, azken batean espero dut hori izatea nire lanbidea. 

Eta pilotari dagokionez, nola enfokatzen duzu etapa berri hau?

Beste etapa bat hasten da nire bizitzan. Gauzak lasaiago hartuko ditut, azken batean Aspe bezalako enpresa batean egoteak prestaketa handia eskatzen du. Eta etapa barri honetan gehiago disfrutatzea eta lasaiago jokatzea espero dut. 

Pilotariaren ikuspegitik, ilusio berberarekin jarraitzen al duzu?

Nik momentuz jokatzen jarraitzeko gogo asko ditut. Guztiz ezberdina izango da etapa hau, txapelketarik ez, dirurik ez da jokatuko frontoietan, jaietan jokatuko dut eta hori beti ere oso polita da. 

Gaur egungo gazteak, animatuko zenituzke pilotan jolastera?

Nola ez. Oso kirol konpletoa da, gorputz guztia lantzen da eta Euskal Herrian kirol maitatua eta ondo zaintzen dena da. Gainera profesional mailara helduz gero ondo bizitzeko aukera ematen dizuna. 

Zerbait aldatuko zenuke gaur egungo pilota mundutik?

Ez nuke aldaketa handirik egingo, azken batean urteak aurrera joan ahala aldaketak gutxinaka etorriko dira. Bai esango nuke, enpresetako buruek pazientzi gehiagi izan behar dutela pelotari gazteekin, ez baita izarrik sortzen bi-hiru urtetan eta pelotari batzuk denbora behar izaten dutela euren joku guztia ateratzeko. 

Pertsonalki, zer alde ikusten duzu 2001eko Xabierretik gaur egungora?

Debutatu nuenean pelotan bakarrik pentsatzen nuen, ni beti oso profesionala izan naiz eta beti ondo prestatuta egotea gustatu izan zait, hasierako momentu haietan gehiegi presionatzen nuen neure burua. Gaur egun ordea eta urte batzuk pasa eta gero pelota munduaz aparte beste gauza batzuk daudela ohartzen zara eta beraietaz gozatzen saiatzen zara. Azken batean beste lasaitasun bateaz hartzen duzu pelotako lanbidea. 

Urte hauetan zehar bereziki lagundu zaituen norbaiti eskerrak eman nahiko zenizkioke?

Jende askok lagundu dit nire ibilbidean eta ez nuke asmatuko denak aipatzen, bakoitzak badaki zenbat lagundu didan. Batez ere nire aitaz gogoratzen naiz, orain ez daukagu gure artean, berak laguntzen eta animatzen zidan gehien eta eskerrik handienak berari emango nizkioke. 

LABURKI

Pilotari bat: Rubén Beloki

Bikote bat: Asier Berasaluze

Txapelketa bat: Banakakoa

Partidu bat: Bigarren mailako banakako finala

Frontoi bat: Eibarko astelehena

Momentu bat: Garfe enpresatik Aspera pasa nintzen momentua

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE