Azken probarik egin ez arren, Lekuinekoak jokatzeko gai ikusten du bere burua, eta Iberokoak ondo du eskua
Aspeko aurrelariek ez dute hutsik egingo asteburu honetako partidetan. Xala eta Irujo kolokan zeuden, baina biek jokatzea erabaki dute. Lekuineko aurrelariak atzo ezin izan zuen azken proba egin, baina jokatzeko moduan ikusten du bere burua, eta hala jakinarazi zion enpresari. Juan Martinez Irujok ere bihar Iscarren ariko dela ziurtatu zien Aspeko buruei. Eskuin eskua ondo du, eta ez du uste atseden eman behar dionik