XI BERRIA TXAPELKETA

Igandean Hernanin, goizeko 10:45ean hasita, final zortzirenetako azken jardunaldia jokatuko da, txapelketan sartuko den Bidaniako Aurrera Saiaz zerrendaburuaren eta Portugaleteko Izarra eta Oiartzungo Oiarperen artean. Kadeteetan eta gazteetan Aurrera Saiaz eta Izarra ariko dira eta nagusietan berriz Aurrera Saiaz eta Oiarpe.

KADETEAK : ELOLA – MURUA (AURRERA SAIAZ) / GARCIA – RODRIGUEZ (IZARRA) Jaialdiko lehenengo partida orekatua izatea aurreikusten da. Alde batetik maila txukuna duen baina aurten emaitza onik lortzen ari ez den bikote gipuzkoarra dugu eta bestetik berriz, 1. kanporaketan jokatu ez zuen bikote bizkaitarra. Azken bikote honetan, nabarmentzekoa da Garcia aurrelariaren maila, aurten buruz buru Bizkaiako azpitxapeldun geratu dena.

GAZTEAK : PEÑA – ABURUZA (AURRERA SAIAZ) / ALDA – ARANDIA (IZARRA) Jaialdiko bigarren partida ere orekatua eta estua aurreikusten da. Alde batetik gipuzkoarren aldetik, Peña aurrelari ausartak eta Aburuza atzelari sendo eta seguruak jokatuko dute. Eta bestetik, bi atzelarik jokatuko dute. Aldak jokatuko du aurrelari gisa, baina 1. kanporaketan erakutsi zuen aurrean ere jokatzen badakiela. Atzean berriz, gazte mailako atzelaririk onenetarikoa den Arandiak jokatuko du.

NAGUSIAK : LABAKA – TELLETXEA (AURRERA SAIAZ) / HERNANDEZ – UGALDE (OIARPE) Hirugarren partidan Aurrera Saiazeko bikotea irtengo da faborito. Bidanikoen aldetik Labaka etorkizun handiko aurrelariak eta Telletxea, gaur egungo Euskal Herriko txapeldunak jokatuko dute. Telletxea nagusi mailako atzelaririk onenetakoa da. Aurrean berriz, pilota oso bizi ibiltzen duen Hernandez aurrelari ezkerra eta sendotasun handiko eta eskuin esku indartsuko Ugalde atzelaria izango dituzte.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE