XI BERRIA TXAPELKETA: Bera

Ostiralean oso giro onean jokatu ziren Beran Berria txapelketako piltoa partidak. Bertaratu ziren ia 200 lagunek, etxeko Bortziriak taldea kadete eta nagusi mailan irabazten ikusi zuten eta gazte mailan berriz Lizarrako San Miguel taldea. Hau da partiden kronika:

 

KADETEAK : CANABAL – MARITORENA (BORTZIRIAK) 22 AZKUNE – ANDUAGA (SAN MIGUEL) 20

Partidaren iraupena: 56 minutu

Egindako tantoak: Canabal 9 (2 sakez) Maritorena 1, Azkune 7 (2 sakez) Anduaga 4

Galdutako tantoak: Canabal 5, Maritorena 4, Azkune 8, Anduaga 4

Markagailua: 1-1, 2-3, 3-3, 6-4, 6-6, 9-7, 9-9, 10-10, 11-12, 12-14, 13-15, 14-17, 17-17, 18-18, 21-19, 22-20

 

Kadeteak partida orekatu eta berdindua jokatu zuten. 10. tantoa bitartean berdinketa ugari izan ziren eta 10na berdindu ondoren Lizarrako bikoteak aurre hartu zuen 14-17. Eta Lizarrakoek partida irabaziko zutela zirudienean, gaizki ulertuen eta aurrelarien akatsen ondorioz etxekoek partidari buelta ematea lortu zuten. Lizarrako atzelari Anduagak oso ondo jokatu zuen eta partida guztian zehar dominatu zuen eta pilota asko baztertu zuen. Bere aurralariak, Azkunek berriz ez zuen bere eguna izan eta akats asko egin zituen. Beratarren aldetik berriz Canabalek aurrean ondo baliatu zituen Azkuneren akatsak eta Maritorenak berriz, pilotari jotzeko modua ezohikoa duen arren oso sendo aritu zen eta defentsako lan bikaina egin zuen.

 

GAZTEAK : MITXELENA – GARBISU (BORTZIRIAK) 15 MATEO – LOREA (SAN MIGUEL) 22

Partidaren iraupena: 37 minutu

Egindako tantoak : Mitxelena 7 (2 sakez) Mateo 8 (5 sakez) Lorea 1

Galdutako tantoak: Mitxelena 1, Garbisu 12, Mateo 5 (1 sakez) Lorea 3

Markagailua : 2-2, 3-3, 4-5, 5-7, 9-9, 10-10, 12-11, 12-12, 13-16, 14-21, 15-21

 

Gazteek ez zuten partida oso ikusgarria jokatu. Lizarrako bikoteak bi atzelarirekin jokatu zuen eta aurreko joko gutxi ikusi genuen. Partida 12. tantorarte parekatua izan zen, Berako aurrelariaren lanari esker. Baina handik aurrera Lizarrako bikoteak jokua atzean kargatzen jarraitu zuen eta atzelari beratarrak nekearen ondorioz edo huts dezente egin zituen eta konturatzerako 22-15 bukatu zen partida. Bukaeran Berako atzelari Garbisuk 12 pilota galdu zituen eta Mitxelenak berriz oso ondo jokatu zuen. Eta Lizarrako bikotea berriz oso sendo aritu zen, Lorea atzelariak pilota asko baztertu zuen eta aurrelari jokatu zuen Mateo atzelariak min asko egin zuen sakearekin eta defentsan ere oso ondo aritu zen daukan altuera kontuan hartuta.

 

 

NAGUSIAK : ERRANDONEA – MARTINEZ (BORTZIRIAK) 22 SANTXO – GORROTXATEGI (OTEIZA) 17

Partidaren iraupena: 57 minutu

Egindako tantoak : Errandonea 14 (2 sakez) Santxo 10 (3 sakez) Gorrotxategi 1

Galdutako tantoak : Errandonea 3, Martinez 3, Santxo 6, Gorrotxategi 2

Markagailua: 3-1, 4-2, 8-3, 9-4, 10-5, 12-6, 14-7, 15-13, 16-14, 18-15, 19-16, 20-17, 22-17

 

Nagusien partidan ezusteko handia ikusi ahal izan genuen. Bortziriakeko bikoteak, oraindik gazte mailakoa denak, gipuzkoako bikote sendoari irabazi zion. Bikote nafarra hobeto hasi zen eta aldea hartu zuen partidaren hasieran 14 eta 7. Baina handik aurrera bikote gipuzkoarra hobeto jokatzen hasi zen eta 15 eta 13 gerturatu ziren markagailuan. Handik aurrera partida asko berdindu zen eta 4 pilotarien oso ondo jokatu zuten baina berako gazteek ohikoa ez den heldutasuna erakutxiz markagailuari eustea lortu zuten eta 22 eta 17 irabaztea. Oteizako Santxok erremate oso onak egin zituen eta tanto ikusgarriak lortu zituen arren pilota gehiegi huts egin zituen. Gorrotxategi atzelariak berriz pilota gutxi galdu zuen arren eta pilota ondo baztertu zuen arren, pilota gehiegi entregatu zuen eta horretan zeresana izango zuen beroketan izan zuen lesio muskularrak. Bortzirietako bikoteak berriz partida oso ona jokatu zuen. Martinez atzelariak piloteoan dominatu zuen ia pilotarik galdu gabe eta Errandonea aurrelariak defentsa izugarria erakutsi zuen eta horrez gain aukera zuenean tanto ederrak lortu zituen. Aipatzekoa eskuin boleaz egin zituen tantuak.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE