XI BERRIA TXAPELKETA: ZESTOAN

Ostegunean jokatu zen Zestoan, final zortzirenetako 1. kanporaketa. Bertaratu ziren 100 pertsona inguruk, kadetetako partida berdindua eta gazte mailako eta nagusi mailako Lemoaren garaipen errazak ikusi zuten. Lemoak argi erakutsi zuen zergatik den zerrendaburu eta 3 partidak irabazi zituen. Txukun Lakua eta Lea Ibarra berriz ordezkaririk gabe geratu ziren.

 

KADETEAK : AURREKOETXEA – MARTITEGI (LEMOA) 22 ESTRADA – MURUAGA (LEA IBARRA) 16

Partidaren iraupena : 68 minutu

Egindako tantoak : Aurrekoetxea 7 (2 sakez) Martitegi 3, Estrada 7, Muruaga 1

Galdutako tantoak : Aurrekoetxea 2, Martitegi 6, Estrada 6, Muruaga 6

Markagailua : 1-2, 2-2, 3-3, 4-4, 7-5, 10-6, 11-7, 12-8, 17-9, 18-10, 19-11, 20-13, 21-16, 22-16

 

Kadete mailako partida, partida ona izan zen eta 4 pilotariek azken tanturarte borrokatu zuten. Partida erdirarte, partida parekatua izan zen baina handik aurrera Lemoako aurrelariaren tantoei eta Lea Ibarrakoen hutsei esker, aldea handia lortu zuten lemoarrek. Amaieran, Estrada aurrelariak egindako tantoei esker gerturatzea lortu zuten baina iada berandu zen. Irabazleek oso ondo jokatu zuten, Beñat Martitegik eskuetatik justu egon arren, pilota asko arrimatu zuen eta bere aurrelari Mikel Aurrekoetxeak min handia egin zuen sakearekin eta botez egindako erremateekin, bera izan zen partidako onena. Nabarmentzekoa baita ere Mikel Estradak partida amaieran egindako tantoak.

 

GAZTEAK : GISASOLA – ETXEBERRIA (LEMOA) 22 MUÑOZGUREN – URIONDO (LEA IBARRA) 13

Partidaren iraupena : 39 minutu

Egindako tantoak : Gisasola 12 (7 sakez) Etxeberria 2, Muñozguren 6 (1 sakez) Uriondo 1

Galdutako tantoak : Gisasola 3, Etxeberria 3, Muñozguren 3, Uriondo 5

Markagailua : 5-1, 10-2, 14-3, 20-4, 21-12, 22-13

 

Gazteen mailako partidan, Lemoakoen nagusitasuna ikusi ahal izan genuen haiseratik, 20 eta 4 aurreratu ziren eta ez zen partida hasieran kolorerik egon. Handik aurrera, lemoarrak konfidatu eta Lea Ibarrakoek tanto batzuk egin ahal izan zituzten. Lemoako Ioritz Gisasola aurrelariak sakearekin min handia egin zuen eta baita errematearekin ere. Bere atzelari Oier Etxeberria izan zen partidako onena, oso sendo eta pilotarik galdu gabe aritu baizen. Aipatzekoa baita ere, galtzaileek Eneko Muñozguren aurrelariaren tantoei esker egin zuten amaierako 9 eta 2ko partziala.

 

NAGUSIAK : ARRESE – GALARZA (LEMOA) 22 MENDINUETA – PEREZ (TXUKUN LAKUA) 8

Partidaren iraupena : 35 minutu

Egindako tantoak : Arrese 13 (6 sakez) Galarza 1, Mendinueta 2, Perez 1

Galdutako tantoak : Arrese 3, Galarza 2, Mendinueta 1, Perez 7

Markagailua : 6-1, 7-3, 8-5, 9-6, 10-8, 22-8

 

Nagusia partida handia izatea espero zen, maila bikaineko 4 pilotarik jokatzen baizuten, baina ezin izan zuen izan, atzelari arabarrak egun txarra izan zuelako. Bizkaitarrak berriz bikain aritu ziren, Xabier Galartza piloteoan dominatuz eta asko arrimatuz eta Imanol Arrese berriz, jokan dagoela erakutsiz, sakearekin eta kolpearekin min eginaz eta tantoa erraz amaituz. Arabarrak berriz ezinean aritu ziren, Andoni Mendinueta denbora guztian mendean, nahiz eta ondo moldatu zen defensan eta Miguel Perez atzelaria berriz, 6-1ekaorekin errebote ikusgarri bat jo zuen arren, piltoa gehiegi galdu zuen.

 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE