Igande honetan ere Berria Txapelketaren jardunaldi bikoitza izango da. Igandean goizeko 10:45ean Hernanin Amurrio eta Andaoingo Gazteleku taldeen artean izango da kanporaketa eta gazte eta nagusi mailan berriz Amurrio eta Doneztebeko Erreka taldeen artean. Ondorengo piltoari hauek jokatuko dute:
KADETEAK : ALBIZURI – EIZAGIRRE (AMURRIO) / OIARBIDE – AIZPURU (GAZTELEKU-ZESTOA)
Jaialdiko 1. partidan bikote gipuzkoarra irtengo da faborito. Oiarbide eta Aizpuru egungo Gipzukoako azpitxapeldunak dira eta kadete mailako bikoterik onenetarikoa osatzen dute. Bikote arabarra berriz Eizagirre egungo Arabako txapeldunak eta Albizurik osatuko dute.
GAZTEAK : LANDALUZE – ARREGI (AMURRIO) / BAKAIKOA – MEDINA (ERREKA)
Bigarren partidan nafarrak irtengo dira faborito. Bakaikoak eta Medinak gazte mailako bikoterik onenetarikoa osatzen dute. Aurrelaria Gravniko azpitxapeldun geratu berri da eta atzelaria berriz oso segurua da. Arabarrek berriz, Landaluze egungo arabako azpitxapelduna eta Arregi Arabako atzelaririk onenarekin jokatu dute. Arabarrak partida zailari aurre egiten saiatuko dira.
NAGUSIAK : DORRONSORO – LEGARRETA (AMURRIO) / ONSALO – GORRITI (ERREKA)
Jaialdiko hirugarren partida da printzipioz orekatuena nahiz eta nafarrak irtengo diren faborito. Onsalok eta Gorritik esperientzia handiko bikotea osatzen dute eta aurrean berriz etorkizun handia duten baina oraindik esperientzia falta diten Dorronsoro eta Legarreta izango dituzte. Dorronsorok eguna badu goi mailako izango daiteke Onsalorekin batera eman dezaken ikuskizuna.
Igandean berriz, arratsaldeko 17:00etan hasita Zestoako frontoian zerrendaburu den Huartek 3 partidetan parte hartuko du eta kadete eta gazteetan Burlatako Zugarralderen aurka jokatuko dute eta nagusietan Alegiko Intxurre taldearen aurka.
KADETEAK : ETXEBERRIA – GURREA (HUARTE) / ANSO – ESKIROTZ (ZUGARRALDE)
1. partidan Zugarralde taldeko Anso eta Eskizoz aterako dira faborito. Egungo Nafarroako txapeldunak dira eta Euskal Herrikoak eta horek zerbait esan nahi du. Aurkariek, Etxeberriak eta Gurreak maila haundia dute baina ezustekoa izango litzateke azken hauek irabaztea.
GAZTEAK : ESPINAL – MARTIJA (HUARTE) / RUIZ – GALARTZA (ZUGARRALDE)
Bigarren partidan Huarteko bikotea irtengo da faborito. Espinal eta Martijak gazte mailako bikoterik onenetarikao osatzen dute, aurrelari oso eraginkorrarekin eta atzelari oso sendoarekin. Zugarraldeko Ruiz eta Galartza bi atzelari dira. 1. kanporaketan oso itxura ona eman zuten baina oraingoa zailagoa izango dute.
NAGUSIAK : LOBAN – IRAIZOZ (HUARTE) / URBIETA II – URRUZOLA (INTXURRE)
Hirugarren partidan gipzukoarra aterako dira faborito. Berriki Gravni txapelketa irabazi dute eta Urruzolak gainera aurten Gipzkoakoa eta Euskal Herrikoa ere irabazi ditu. Loban eta Iraizozek etorkizun handiko bikotea osatzen dute baina kosta egingo zaie igande honetan irabaztea.