Igande goizean jokatu zen Berria txapelketako final zortzirenetako 5. kanporaketa Hernanin, eta 3 partidetan Amurriko pilotariek erraz galdu zuten. Kadeteetan Gazteleku – Zestoako piltoarien aurka, eta gazte eta nagusi mailan berriz Doneztebeko Erreka taldeko pilotarien aurka. Arabako piltoarien maila asko igo da baina oraindik gainerako herrialdeen mailara iristeko pixka bat falta zaie.
KADETAK : ALBIZURI – EIZAGIRRE (AMURRIO) 7 OIARBIDE – AIZPURU (GAZTELEKU-ZESTOA) 22
Partidaren iraupena : 30 minutu
Egindako tantoak: Albizuri 2 (1 sakez) Oiarbide 12 (5 sakez) Aizpuru 4
Galdutako tantoak : Albizuri 4 (1 sakez) Eizagirre 2, Oiarbide 4, Aizpuru 1
Markagailua : 1-3, 3-3, 4-16, 5-17, 6-18, 7-22
Gipuzkoarrek erraz irabazi zuten partida eta kadete mailako bikote onenetarikao direla erakutsi zuten. Oiarbidek sakearekin eta ondoren botez egindako tantoekin min handia egin zuen eta Aizpuruk berriz, pilota bakarra galtzeaz gain, piloteoan agindu egin zuen eta pilota moztuta min handia egin zuen. Arabarrak aldiz, ondo aritu ziren, tanto bakoitza borrokatuz eta pilota asko galdu gabe baina Gaztelekuko pilotarien mailatik urrun daude oraindik.
GAZTEAK : LANDALUZE – ARREGI (AMURRIO) 3 BAKAIKOA – JUANKORENA (ERREKA) 22
Partidaren iraupena : 30 minutu
Egindako tantoak : Landaluze 2, Arregi 1, Bakaikoa 15 (9 sakez)
Galdutako tantoak : Landaluze 3, Arregi 4
Markagailua : 1-1, 2-6, 3-10, 3-22
Nafarrak erraz nagusitu ziren, eta hasierarik abantaila hartu zuten markagailuan. Aipatzekoa Bakaikoa aurrelari nafarrak egin zuen partida, sakearekin min handia eginaz, mota guztietako tantoak egin zituen eta horrez gain ez zuen pilotarik galdu. Juankorena atzelariak ez zuen asko parte hartu, baina hartu zuenean ondo jokatu zuen. Arabarrak saiatu ziren eta tanto guztiak borrokatu zituzten baina ezin izan zuten ezer egin.
NAGUSIAK : DORRONSORO – LEGARRETA (AMURRIO) 6 ONSALO – GORRITI (ERREKA) 22
Partidaren iraupena : 32 minutu
Egindako tantoak : Dorronsoro 4, Onsalo 15 (5 sakez) Gorriti 1
Galdutako tantoak : Dorronsoro 4, Legarreta 2, Onsalo 1, Gorriti 1
Markagailua : 1-1, 2-7, 3-12, 4-15, 5-21, 6-22
Jaialdiko azken partidan ere erraz nagusitu ziren nafarrak, beraien esperientzia baliatuz. Gorritik pilota asko arrimatu zuen eta erraz dominatu zuen, eta aurrean berrriz, berriki aita izan den Onsalok, azkar ibiltzen zen pilota bat baliatuz, sakearekin eta mota guztietako erremateekin min handia egin zuen. Arabarrak berriz ezin izan zuten ezer egin, Dorronsorok tanto bikainen bat egin zuen baina gutxi gehiago eta Legarreta berriz une oro menperatua egon zen.