XI BERRIA TXAPELKETA

Igandean arratsaldean jokatu zen Zestoan, 100 ikusle ingururen aurrean final zortzirenetako 6. kanporaketa. Goizeko partidak bezala, arratsaldekoak ere azkarrak izan ziren eta kadetetan Burlatako Zugarraldek, gazteetan Huartek eta nagusietan Alegiko Intxurrek irabazi zuten. Jarraian partiden kronikak.

 

KADETEAK : ETXEBERRIA – GURREA (HUARTE) 8 ANTSO – ESKIROTZ (ZUGARRALDE) 22

Partidaren iraupena: : 33 minutos

Egindako tantoak : Etxeberria 1, Antso 14 (7 saques) Eskirotz 3

Galdutako tantoak : Etxeberria 3, Gurrea 2, Antso 6, Eskirotz 1

Markagailua : 1-1, 2-3, 3-3, 4-4, 5-10, 6-11, 7-15, 8-18, 8-22

 

Zugarraldeko taldeko pilotariek erraz irabazi zuten partida nahiz eta Huarteko bikoteak ez zieten hasieran behintzat gauzak erraz jarri. Euskal Herriko txapeldunek beraien maila erakutsi zuten, Eskirotzek atzean nagusitasuna erakutsi zuen eta Antsok Eskirotzen nagusitasuna baliatu zuen aurrean tantoak amaitzeko. Aipatzekoa da Huartek 8 tanto besterik egin ez bazituen ere 5 pilota bakarrik galdu zituela.

 

GAZTEAK : ESPINAL – MARTIJA (HUARTE) 22 RUIZ – GALARTZA (ZUGARRALDE) 3

Partidaren iraupena: 30 minutos

Egindako tantoak : Espinal 15 (10 saques) Martija 1

Galdutako tantoak : Espinal 3, Ruiz 1, Galartza 5

Markagailua : 9-1, 10-2, 17-3, 22-3

 

Huarteko bikoteak oso erraz irabazi zuten, nahiko itxura eskasa eman zuen Zugarraldeko bikotearen aurka. Martija Huarteko atzelariak ez zuen piltoarik galdu eta erraz nagusitu zen piloteoan. Espinalek sakea eta nagusitasun hori baliatu zituen tantoak egiteko. Zugarraldeko bikota berriz bi atzelarik osatzen zutela agerian geratu zen, eta Ruizi kosta egin zitzaion aurrelari postura egokitzea eta Galartzak berriz ez zuen bere eguna izan, eta 10 sake utzi zituen erantzun gabe.

 

NAGUSIAK : LOBAN – IRAITZOZ (HUARTE) 8 URBIETA II – URRUZOLA (INTXURRE) 22

Partidaren iraupena: 35 minutos

Egindako tantoak : Loban 3 (2 saques) Urbieta II 11 (5 saques) Urruzola 3

Galdutako tantoak : Loban 3, Iraitzoz 5, Urbieta II 3, Urruzola 2

Markagailua : 1-1, 2-6, 4-7, 5-15, 7-16, 8-21, 8-22

Hirugarren partida markagailuan alde handiarekin bukatu bazen ere partida ona ikusi ahal izan genuen. Bikote gipuzkoarra mailako onenetarikoa da eta argi utzi zuten zergatik diren berriki jokatu den GRAVNI txapelketako txapeldunak. Urruzola oso sendo aritu zen, piloteoan aginduz eta oso pilota gutxi galduz eta Urbietak sakearekin min handia egin zuen. Nafar bikote gaztea ondo aritu zen eta 4-7 arte partida lehiatzen egon ziren baina handik aurrera ezin izan zuten ezer egin.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE