XI BERRIA TXAPELKETA: EMAITZAK

Zornotzan, Iruñeako Oberena eta Zornotzako Lagun Onak elkarteen artean jokatutako Berria txapelketako 4. jardunaldian, 3 partida oso ezberdinak ikusi genituen baina partida guztiak nafarrek irabazi zituzten.

 

KADETEAK: GARCIA – CORDON (OBERENA) 22 LIZUNDIA – GOIRIA (LAGUN ONAK) 2

Partidaren iraupena: 25 minutu

Egindako tantoak : Garcia 11 (5 sakez) Cordon 2, Lizundia 2

Galdutako tantoak : Lizundia 3, Goiria 6

Markagailua : 5-0, 10-0, 13-1, 15-1, 16-2, 20-2, 22-2

 

Partidak ez zuen kolorerik izan eta hasieratik naparrak erakutsi zuten zergatik sailkatu diren duela gutxi amaitu den Euskal Ligan 4.postuan. Garciak sakearekin eta errematearearekin min handia egin zuen eta Cordonek pilotarik galdu ez eta gainera partidan guztian zehar agindu zuen.

Honen aurrean, bikote bizkaitarrak ezer gutxi egin ahal izan zuen.

 

 

GAZTEAK : OKIÑENA – ANDUEZA (OBERENA) 22 ELORRIAGA – REKAGORRI (LAGUN ONAK) 15

Partidaren iraupena: 65 minutu

Egindako tantoak : Okiñena 6 (1 sakez) Andueza 3, Elorriaga 9 (2 sakez)

Galdutako tantoak : Okiñena 3, Andueza 3, Elorriaga 4, Rekagorri 9

Markagailua : 6-1, 7-2, 8-3, 9-7, 11-8, 11-11, 15-11, 20-12, 21-15, 22-15

 

Gazteen arteko partidan, materialak zeresan handia izan zuen, pilotak partida hasi eta berehala ezerezean geratu baitziren eta norgehiagokak ez zuen erritmorik izan.

Hala ere 4 piltotariak lana erruz egin zuten eta partida lehiatua ikusi ahal izan genuen. Partidaren hasieran Oberenakoak hasi ziren aurretik (8-3), Okiñenak ondo amaitzen baitzuen tantoa eta Rekagorrik huts asko egiten ari baizen. Hala ere Elorriagaren lanari esker zornotzarrek 11na berdintzea lortu zuten. Baina berdinketaren ostean Andueza atzelari nafarraren lan bikainari esker, piloteoa dominatuz,ezker horma bilatuaz eta hutsik egin gabe, nafarrak 20 eta 11 aurreratu ziren berriz eta bizkaitarrak saiatu ziren arren, ezin izan zituzten 15 tanto baino gehiago egin.

Aipatzekoa Elorriagak ezkerrarekin efektua emanda egindako tantoak eta Anduezaren sendotasuna. Azken hau izan zen partidako pilotaririk onena.

 

NAGUSIAK : LOPEZ – ETXEGOIN (OBERENA) 22 ETXEBARRIA – VARELA (LAGUN ONAK) 15

Partidaren iraupena : 55 minutos

Egindako tantoak : Lopez 11 (3 sakez) Etxegoin 4, Etxebarria 8 (2 sakez)

Galdutako tantoak : Lopez 4, Etxegoin 3, Etxebarria 3, Varela 4

Markagailua : 3-1, 7-2, 8-3, 9-4, 10-5, 12-6, 13-8, 14-9, 16-10, 18-11, 19-15, 22-15

 

Jaialdiko partidarik onena izan zen. 4 pilotariek oso ondo jokatu zuten eta partida oso lehiatua izan zen.

Oberenako bikotea aurretik joan zen partida guztian zehar, Etxegoienek ere eskuin esku indartsuari esker, tantoa dominatzen zuen eta Lopezek nahiko erraz amaitzen zuen tantoa. Lagun Onak taldeko bikoteak ordea, ez zuen amore eman eta Varelaren segurtasunari esker eta Etxebarria asko arriskatuta lortzen zituen tantoei esker 19-15 hurbildu ziren. Hala ere ezin izan zuten tanto gehiago egin.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE