XI BERRIA TXAPELKETA: Hernanin

Igande goizean, 100 ikusle baina gutxiagoren aurrean Hernaniko frontoian, final zortzirenetako 8. eta azken kanporaketa jokatu zen. Bidaniako Aurrera Saiaz taldeak gazte eta nagusietan erraz irabazi zuen eta Portugaleteko Izarra nagusitu zen kadete mailan.

 

KADETAK : ELOLA – MURUA (AURRERA SAIAZ) 16 RODRIGUEZ – GARCIA (IZARRA) 22

Partidaren iraupena : 58 minutu

Egindako tantoak : Elola 10 (4 sakez) Rodriguez 6 (2 sakez) Garcia 1

Galdutako tantoak : Elola 10, Murua 5, Rodriguez 1, Garcia 5

Markagailua : 2-2, 3-3, 6-4, 6-6, 10-7, 11-8, 12-9, 12-10, 12-12, 14-13, 14-14, 15-17,16-19, 16-22

 

Kadete mailako partida oso berdindua izan zen bukaera arte. Berdinketa ugari izan zituen partidak eta 14. tantorarte Aurrera Saiazeko bikoteak agintzen zuen piloteoan eta tantoak Aurrera Saiaezeko aurrelariaren arabera joan ziren. Errematean asmatzen zuenean gipuzkaorrak aurreratzen ziren eta huts egiten zuenean bizkaitarrak. Partida amaieran bikote gipuzkoarrak gehiegi huts egin zuen eta 22 eta 15 galdu zuten. Aurrera Saiazeko bikoteak 15 pilota huts egin zituen eta Iñaki Elolak partidako tantorik politenak eta huts handienak egin zituen. Murua piloteoan nagusi izan zen partida guztian zehar baina azkenean gehiegi huts egin zuen. Izarrako bikoteak berriz oso partida serioa jokatu zuen, Jon Garciak oso partida serioa egin zuen eta Rodriguez aurrelariak patxadaz jokatu zuen eta bere momentua iritxi arte itxaron zuen eta 6 tanto erabakior lortu zituen.

 

GAZTEAK : PEÑA – ABURUZA (AURRERA SAIAZ) 22 RIOL – ALDA (IZARRA) 9

Partidaren iraupena: 39 minutu

Egindako tantoak : Peña 9 (3 sakez) Riol 2, Alba 1

Galdutako tantoak : Peña 6, Riol 5, Alda 8

Markagailua : 2-1, 5-2, 6-3, 9-4, 10-5, 15-6, 16-8, 18-9, 22-9

 

Gazte mailako partida erraz irabazi zuen bikote gipuzkaorrak. Hasieratik huts asko egin zituen bikote bizkaitarrak eta ezin izan zuen lehiatu. Aurrera Saiazeko Jon Ander Peñak markatu zuen diferentzia partidan sakearekin eta erremateekin min handia eginaz eta Aburuza atzelariak ez zuen pilota bat bera ere huts egin. Bizkaitarren aldetik berriz, Riol aurrelari kadetearentzat partida handiegia izan zen eta Eneko Alda atzelariak berriz partida hasieran piloteoan nagusitzea lortuz zuen arren partida erditik aurrera nekatu egin zen eta pilota asko galdu zuen.

 

NAGUSIAK: LABAKA – TELLETXEA (AURRERA SAIAZ) 22 HERNANDEZ -UGALDE (OIARPE) 6

Partidaren iraupena : 42 minutu

Egindako tantoak : Labaka 16 (6 sakez) Telletxea 2, Hernandez 3 (1 sakez)

Galdutako tantoak : Labaka 3, Hernandez 2, Ugalde 2

Markagailua : 4-1, 4-4, 5-5, 6-6, 22-6

 

Partida orekatua izan zen 6nakoa bitartean baina handik aurrera Aurrera Saiazeko bikoteak pilota aldatu eta erraz nagusitu zen. Oiarpeko bikoteak ez zuen gaizki jokatu baina aurkariek egun ona izan zuten eta ezin izan zuten ezer egin. Oiarpeko Hernandez aurrelariak ahal zuena egin zuen bere bikote Ugaldek bezala baina momentu oro gaindituta egon ziren. Aurrean berriz Xabier Telletxea atzelaria erraz nagusitu zen piloteoan eta aurrean berrzi Eneko Labakak 16 tanto egin zituen, horietako 6 sakez. Asmatu egin zuen tantoa bukatzen Eneko Labaka aurrelari gazteak.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE