XI BERRIA TXAPELKETAKO FINALAK

Larunbatean arratsaldeko 16:30etatik aurrera BERRIA TXAPELKETAKO finalak jokatuko dira Hernaniko frontoian. Pilota elkarteak protagonista diren urteko txapelketa pribatu bakarra.Txapelketa martxoaren 9an hasi zen eta 15 aste geroago, Euskal Herriko eta Errioxako 24 talde parte hartu ondoren, final erakargarriak geratu dira, talde onenekin eta 12 goi mailako pilotariekin.

Elkarteen sailkapenari dagokionez, txapelak banatu zain, sailkapena oso estu dago. Lemoa eta Errekak beraien arteko finalean jokatuko dute zein izan talde txapelduna. Huarte, Hernani eta Zazpi Iturrik jokoan dute 2. postua, gipuzkoarrek kadetetako finala irabazten badute beraiek izango dira bigarren, eta galtzen badute gazte mailako irabazlea izango da bigarren. Azkenik, Zugarraldek irabazten badu kadetetan berea izango da 3. postua.

Hauek izango dira larunabteko protagonistak:

KADETEAK : ZUBIZARRETA – ALBERDI (ZAZPI ITURRI) / ANTSO – ESKIROTZ (ZUGARRALDE) Oso final erakargarria izango da kadete mailako 4 pilotari onenetarikoek jokatuko dutena. Gipzukoarrak beraien herrialdeko txapeldunak idra eta nafarrak berriz Nafarroakoak eta Euskal Herrikoak. Nafarrak irtengo dira faborito finalean.
Zubizarretak eta Alberdik finalean sartzeko, Titin III, Oberena eta LEmoa utzi dituzte kanpoan eta Antso eta Eskirotzek berriz Intxurre, Uharte, GAzteleku eta Bortizriak.

GAZTEAK : LABAKA – ERASUN (HERNANI) / LASO – MARTIJA (HUARTE) Beste final ikusgarri bat izatea aurreikusten da gazteetan ere. Bikote gipuzkoarra egungo Gipuzkoako txapelduna da eta Erasun GRAVNIkoa ere bai. Uharteko bikotea ere goi mailakoa da eta Laso nafarroako txapelduna. 4 pilotariek enpresa profesionalekin aurreakordioak sinatuta dituzte.
Finalean sartzeko LAbaka eta Erasunek, Oberena, Markina eta LEmoako taldeak hartu dituzte mendean eta Laso – MArtijak berriz Zugarralde, Erreka eta Aurrera Saiaz.

NAGUSIAK : ARRESE – GALARZA (LEMOA) / ONTSALO – GORRITI (ERREKA) Jaialdia amaitzeko izugarri partida ikusgarria. Alde abtetik Lemoako bikote zaildua, aurrelaria Espainiako txapelduna da eta atzelaria berriz urte askoan Aspe enpresan jokatutakoa. Errekako bikotea berriz ez da atzean geratzen, aurrelaria Munduko txapelduna izana eta atzelaria egungo GRAVNIko azpitxapleduna. PArtida honetan gainera talde txapelduna nor izango den jokoan dagoela kontuan hartuta goi mailako partida izatea espero da.

Finalean sartzeko Arrese eta Galartzak Txukun LAkua, Irurtzun eta Oberena hartu ditzute mendean eta Ontsalo eta Gorritik berriz, Gazteleku, Amurrio, Intxurre eta Aurrera Saiaz.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE