XIII BERRIA TXAPELKETA

XIII. BERRIA Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketak abiatuko dira asteburuan, eta Euskal Herriko hamasei talde onenak lehian jarriko dira. Besteak beste, Hernanin eta Andoainen jokatuko dira partidak, eta iazko txapelduna lehian sartuko da. Hain zuzen, Usurbilgo Pagazpek Huarteren kontra jokatuko baitu. Bestetik, Doneztebeko Erreka eta Gasteizko Zaramaga neurtuko dira.

 

Igande goizez, 11:00ean Hernanin, Pagazpe eta Huarteren txanda izango da. Huartek Amurrio kanporatu zuen lehenengo fasean, baina zailago izango du orain aurrera egitea. Sorpresa ematen saiatuko da. Ondorengoak izango dira partidak.

 

PAGAZPE – HUARTE :

Kadeteak: Iruretagoiena – Aranguren / Peñas – Betelu

Gazteak : Exposito – Oliden / Etxeberria – Gurrea

Nagusiak : Santxo – Gorrotxategi / Espinal – Sarasa

 

Berriro ere txapelen jabe egin nahi du Pagazpek, eta faborito garbi irtengo da kanporaketan. Kadeteetan maila horretako pilotaririk onena dauka: Aranguren. Eta horri esker ematen du puntuak ez diola ihes egingo. Huarte ondo indartu da Betelurekin, baina lan frango ona egin beharko dute Pagazpe gainditzeko.

Gazte mailan espero da jaialdiko partidarik orekatuena. Usurbildarrak Oliden fitxatu dute, eta Expositorekin batera bikote ederra egiten dute. Baina Huartekoak ez dira atzera geratzen. Gravni txapelketan lan bikaina egin duen Etxeberria daukate, eta Gurrearekin bikote sendoa osatzen dute. Lehia irekia izango da.

Nagusietan, berriz, Pagazpe faborito garbi irtengo da. Euskal Herriko txapeldunak dira Santxo eta Gorrotxategi, eta horiei irabazteko mirariaren parekoa behar da. Espinal eta Sarasa etorkizun handiko bi gazte dira, baina baliteke koska bat beherago egotea.

 

——————————————————————————————————————————————————————————————

 

Arratsaldez, berriz 16,30tan Andoainen, jokatuko dute Doneztebeko Errekak eta Gasteizko Zaramagak . Zaramaga zozketan sartu zan final zortzirenetan eta Erreka zerrenda buru bezela sartzen da. Ondorengo pilotariak ariko dira.

 

ERREKA – ZARAMAGA :

Kadeteak : Telletxea – Apezetxea / Koroso – Nuñez

Gazteak : Salaberria – Mariezkurrena / Madrazo – Garai

Nagusiak : Bakaikoa – Lasa / Diaz de Heredia – Agirre

 

Doneztebeko Erreka faborito nagusia izango da kanporaketa honetan. Kadeteetan fitxaketa bikaina egin du Apezetxea goizuetarrarekin, eta Telletxearekin bikote ona osatzen du. Apezetxea Euskal Herriko txapelduna izan da.

Gazteetan ere Erreka izango da faboritoa. Salaberria eta Mariezkurrena Nafarroako txapeldunak dira, eta Zaramagakoek ere bikote duina osatzen badute, ezustekoa gertatzeko asko jokatu beharko dute.

Nagusietan espero da jaialdiko partidarik gogorrena. Bi bikote gazte lehiatuko dira, baina etorkizun handikoak. Baikaikoa eta Lasa Errekakoak etorkizun handikoak dira, eta haiek izango dira faborito.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE