XIII BERRIA TXAPELKETA

Igande honetan Andoaingo eta Hernaniko frontoietan jokatuko dira final zortzirenetako azken 2 kanporaketak, Hernanin eta Andoainen.

 

Andoainen goizeko 10:30etatik aurrera Ultzamako Buruzgain eta Azpeitiako Ilunpe taldeek neurtuko dituzte indarrak. Hauek izango dira jokatuko duten pilotariak:

 

BURUZGAIN – ILUNPE

Kadeteak : Diez de Ulzurrun – Hualde / Egiguren – Unanua

Gazteak : Torres – Ansorena / Alberdi – Odriozola

Nagusiak : Garralda – Landiribar / Etxaniz – Uzkudun

 

Azpeitiko taldea aurtengo faboritoetako bat da eta 1. egunetik hasi beharko du faboritoa dela erakusten. Kadete eta gazte mailan faborito argiak dira, maila oso oneko bikoteak dituztelako eta gainera Buruzgainek bi baja garrantzitsu izango dituelako. Nagusi mailan lehia estua espero da bi bikote oso orekatuen artean.

 

—————————————————————————————————————————————————————–

 

Hernanin ere goizeko 10:30etatik aurrera bertako Hernani taldeak eta Bizkaiako Markina taldeek neurtuko dituzte indarrak. Lehia estua espero da, alde batetik partida orekatuak espero direlako eta bestetik, iazko azpitxapeldunak, Markinak, kanporatu zuelako Hernani taldea iazko txapelketan. Hauek izango dira jokatuko duten pilotariak:

 

MARKINA – HERNANI

Kadeteak : Agirreamalloa – Malaxetxeberria / Arizmendi – Zugasti

Gazteak : Erkizia – Ibarloza / Pagola – Alberdi

Nagusiak : Zugadi – Urizar / Arrieta – Aizpitarte

 

Partida oso orekatuak espero dira kadete eta gazteetan. Markinak Ibarloza kadetea gazte mailara igoko du eta Hernani taldeak Gaztelekuko Alberdi fitxatu duenez bi partidak oso lehiatuak izatea espero da. Nagusietan Arrieta eta Azpitarte izango dira faborito baina ezingo dute Zugadi eta Irizar maila gutxietxi, biek ere etorkizun oparoa baitute.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE