XIII BERRIA TXAPELKETA : FINAL ZORTZIRENAK

Aurrera jarraitzen du XIII. Berria Txapelketak, eta joan den igandean final-zotzirenetako bosgarren kanporaketa jokatu zen Hernaniko Udal pilotalekuan. Besteak beste, Nafarroako bi talde historikoren arteko derbia jokatu zen, eta hiru partidak irabazita Oberena nagusitu zitzaion Zugarralderi. Orain, Andoaingo Gazteleku izango du aurkari final-laurdenetan.

 

OBERENA 3 ZUGARRALDE 0

Kadeteak : Yaniz – Santamaria 22 Villanueva – Lerga 7

Gazteak : Canabal – Garcia 22 Muguiro – Agirre 10

Nagusiak : Ansa – Etxegoin 22 Antso – Aldutzin 21

 

Kadeteen partidak ez zuen kolorerik izan. Yaniz eta Santamaria Oberenakoak faborito ziren eta ez zuten kale egin. Hasieratik nagusi izan ziren, serio jokatuz eta gutxi arriskatuz, eta 18-2 aurretik ere joan ziren. Orduan Villabuena eta Lerga Zugarraldekoak postuz aldatu ziren, eta asmatuz zuten. Gutxienez zazpi tanto egin zituzten.

 

Gazteen partida gogorragoa izan zen, hasieran batez ere. Neurketaren erdira arte oreka izan zen nagusi. Bi atzelariak oso ondo aritu ziren. Garcia Oberenakoa aurrelaria izan arren, bikain moldatu zen, eta Agirrerekin lehia polita izan zuen (11-9). Agirrek errebotean jarri zuen pilota 9-8an. Bigarren zatian erabat aldatu zen partida. Canabal jokoan gehiago sartu zen eta errematean tanto onak lortu zituen. Hala, 11-1eko partzialari esker, Oberenak garaipen erosoa lortu zuen.

 

Hala, guztia erabakita zegoen nagusien partida hasterako. Halere, jaialdiko neurketa onena eskaini zuten lau pilotariek. Etxegoin Oberenako atzelariak galantak eman zizkion eskuinez, baina Alduntzinek bikain eutsi zion. Ezker paretan ere pilota asko jarri zuen. Aurrelariek gorabehera gehiago izan zituzten, erremate onak bai baina akatsak ere bai. Azkenean, tanto baten adeagatik irabazi zuen Oberenak.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE