Larunbatean jokatutako kanporaketan emozioa izan genun gazte mailako partidan, Larrunarri Amezketako frontoian elkartutako pelotazaleak, Zazpi Iturri Amezketako klubaren garaipena ikusi genun, Lea Ibarra Munitibarreko klubaren kontra, 2-1ko emaitzarekin final laurdenetara sailkatu zan Zazpi Iturri eta Lapke Lazkaoko klubaren kontra jokatuko du, kanporaketa oso interesgarri batean, huek izan ziran larunbateko emaitzak :
ZAZPI ITURRI 2 LEA IBARRA 1
K : Zabala – Zubeldia 22 Albizu – Garrogerrika etxeberria 4
G : Zubeldia – Aizpitarte 22 Atutxa – Murua 21
N : Labaka – Mendia 12 Uriona – Jaio 22
Emaitzak dion bezela kadete mailako partidak ez du istorio handirik izan, hasieran oreka apur bat sumatu bada ere, gauzak azkar jarri dira etxekoen alde, Zubeldia atzelaria nagusi izan da peloteoan eta bere lagun Zabalak asmatu du tantoa aurrean amaitzen, argi geratu da bikote sendoa osatzen dutela, bizkaitarrek lan duina egin dute bainan ez da aski izan.
Gazte mailako partidak erabaki du kanporaketa, partida oso borrokatua joan da, Aizpitarte atzelaria nagusi izan da piloteoan baina Zubeldia aurrelariak akatsak egin ditu aurrean, Atutxa aurrelari bizkaitarra fin aritu da defentsan eta errematean, hala 21-17 aurreratu da Lea Ibarra, ematen zuen lanak eginak zituztela baina Zazpi Iturriko bikotea garaiz suspertu da, Aizpitartek lanean segi du eta Zubeldiak ere asmatu du aurrean, 5-0 parziala egin da gero, tanto batez nagusitu da Gipuzkoako bikotea.
Hala, nagusi mailako partidan Zazpi Iturrikoak nahikoa zuen hiru tanto egitea aurrera pasatzeko, bizkaitarrak hobetu sartu dira partidan eta 8-2 aurreratu dira, behin hirugarren tantoa eginda lasaitu dira gipuzkoarrak eta Labaka aurrelariak asmatu du errematean, halere, lan erditatik aurrera Uriona aurrelaria protagonista izan da eta hark hautsi du partida, ohorezko puntua lortuz Lea Ibarra klubarentzat.