XIII. BERRIA Txapelketako final-zortzirenetako azken bi taldeak asteburu honetan erabakiko dira

XIII. BERRIA Txapelketako final-zortzirenetako azken bi taldeak asteburu honetan erabakiko dira.

 

Larunbatean, 15:00etan, Iparraldeko selekzioak eta Gasteizko Txukun Lakua elkarteak jokatuko dute elkarren aurka, Miarritzeko Plaza Berri pilotalekuan. Ondorengoak izango dira pilotariak.

 

Kadeteak: Sieiro – Marcaida (Txukun Lakua) / Biscouby – Lekuona (Iparralde)

Gazteak: Uribe – Alvarez de Eulate (Txukun Lakua) / Mendy II – Darguy (Iparralde)

Nagusiak: Isasmendi – Resano (Txukun Lakua) / Mendy – Luro (Iparralde)

 

Txukun Lakua faborito irtengo da, nahiz eta aurkariaren etxean jokatu behar izango duen. Kadeteen artekoa orekatua aurreikusten da, baina badirudi gazte eta nagusi mailatan pilotari hobeak dituztela arabarrek. Halere, Iparraldeko selekzioa ezustea ematen saiatuko da.

 

Igande goizean, bestalde, Hernaniko Udal pilotalekuak hartuko du BERRIA Txapelketa. Besteak beste, etxeko talde Hernani eta Ortuellako Danok Lagunak ariko dira nor baino nor gehiago.

 

Kadeteak: Del Valle – Vega (Danok Lagunak) / Arizmendi – Zugasti (Hernani)

Gazteak: De la Torre – Barturen (Danok Lagunak) / Agirre – Arizmendi (Hernani)

Nagusiak: Lopez Aldai – Lopez (Danok Lagunak) / Ojuel – Aizpitarte (Hernani)

 

Hasiera batean orekatua eta borrokatua izango da kanporaketa. Kadeteen arteko partidan edozer gerta daiteke, eta ematen du gazte mailakoan Danok Lagunak faborito izango dela. Nagusietan, berriz, esperientzia handiko bi bikote lehiatuko dira, eta baliteke hori irabazten duenak aurrera egitea.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE