Bart arratsean eman zitzaion hasiera aurtengo ekitaldiari 23 urtez azpiko mialan jokatutako bi pilota partidekin, hauexek emaitzak:
· EGIGUREN-BIKUÑA… 22 / 12 GARCIA-SANCHEZ
· RIOL-OLAIZOLA……….10 / 22 P.ETXEBERRIA-ALDUNTZIN
GARCIA-SANCHEZ bikoteak lehenengo tanto luze bat bereganatu eta markagailuan aurretik jarri ziren arren EGIGUREN-BIKUÑA Zazpi Iturriko bikotea izan zen biña berdintzetik 7-4, 11-5, 15-7, 21-9 eta 22-12 nagusitu zena.
Ioritz Egiguren izan zen laukoteko onena eta diferentziarekin. 11 tanto egin zituan, 2 eskubiz pilota atzera luzatu eta atzelari aurkaria ustegabean arrapatuta eta gainontzeko 9ak ezkerrarekin: botera pilota txokoan utzi eta zabaleratutakoen artean 5, eta airez txokoan utzi eta gantxoz egindakoen artean beste 4. Galdutako pilota bakarra eta erasoan bera. Pilotari ofizioa bereganatuta duelarik kolpe freskoarekin kantxaratu zen Tolosarra eta aldageletara gustora erretiratzeko moduan noski egindako partidu bikanarekin. Ezagutzen ez genuen bikote lagun Iñigo Bikuña Donostiarrak 8 pilota galdu edo eraman gabe utzi bazituen ere pilotan jokatzeko gai dela erakutsi zigun, atzelari aurkariak baino gehiago atzeratuaz eskubiz, eta ezkerrez ere ondo kenduaz pilota aurrelariari. Lehen aipaturiko pilotari ofizioa falta zaio oraindik baino 19 urte eta daukan gorputzarekin izango du aukerarik ikasi nahi badu.
Kartelari begiratuta bestelakorik pentsa baziteken ere gutxiago izan ziren atzo gerriko urdindunak, Ivan Garcia iruñarra motel samar defentsan 4 pilota nahiko errez galduaz eta tantoa egiteko baliabide askorik gabe. Sakez eta hormabiko eder batekin egindako 2 tanto bere aldeko nabariena, eta alegin horretan alperrik galdutako 4 aukera ezker airez eta botera jotako pilotakadekin. Jorge Sanchez Labrazako errioxar atzelaria ere txispa haundirik gabe atzo, «buena» asko baina miñik egin gabe eta egitekotan ere pilota goiko losan jartzen ahaleginduta, zeregin horretan frontis eta ezker hormako txapak jotako biak izan zirelarik galdutako pilota bakarrak. Atzean ezin eta Egiguren txokoan zegoela pilota zabalera gurutzatuz egindakoa bere aldeko tantoa.
Bigarren norgehiagokak denetik izan zuen baino galdutako pilota gehiago egindakoak baino. P.ETXEBERRIA-ALDUNTZIN bikoteak hasiera hasieratik egin zien ihes aurkariei 0-6ko abantailarekin, eta antzeko dinamikarekin 2-9, 3-11, 5-13, 6-15, 8-18, eta 10-22 garbi nagusituz azkenean. Garaile biak bere papelean, Peio Etxeberria Ultzamako Zenoztarra gogotsu eta partiduko erantzunkizuna hartuaz, eta Aitor Alduntzin bere berean pilota berdean sartuaz, 4 galdutakoak hala ere eta egindako bat . Peiok 4 tanto egin zituen: ezker gantxoz bat, ezkerrez botera zabaleratuz 2 eta eskubiz txapa gainean moztuta beste bakar bat. Galdutakoak 4 eta hoietako 3 erasoan ezkerrez zabaleratu nahian airez eta botera.
Aurreko partiduko bikote galtzaileak bezela bigarrengoak ere etzuen bere onenik eman, Jon Olaizolak eman dezaken laurdenik ere ez eta Unatx Riolek berriz gehiago jokatzeko aukerarik gabe. Pena bat eta lastima ere bai atzo bezelako Jon Olaizola ikustea kantxan, bi esku on eta pilotarako gorputz ezin hobeago batekin pilotari behar bezela eman ezinik eta asko galduaz, 14 pilota eta gehienak behartu gabekoak batzuk erasoan eta asko ondo jarri gabe jotakoak. Goizuetar mutil onak berak izango du nahigaberik haudina noski eta ahaztea zail egingo zaion heinean amorruaren amorruz seguru gaude atzokoak hurrengo kopromisoetarako pilotan nola ez den jokatu behar jakiteko behintzat balioko diola, horrela izan bedi eta aurrera Jon! Riol Portugaletetarra iaz ere gustatu zitzaigun eta aurten are eta gehiago, bere joku eta errendimendua hobetu ditualarik maila haundiago batean jokatu arren. Berezko pilotari sena du, ondo jartzen da pilotara eta nahiz defentsan nahiz erasoan gauzak nola egin badaki, pilota txarra kendu eta ona aprobetxatu. Gorputzez hazi eta indartu egin da eta bere jokoak eskertzen du jakiña. Bat atzera luze jota eta beste hormabiko batekin 2 tanto berak egindakoak eta 3 galdutako, hoietatik bi erasona ezker airez jota.
Datorren ostiralean Uztailak 28, gaueko hamarretan hurrengo hitzordua Aitzurin 23 urtez azpiko mialan jokatuko diren bi norgehiagoka hauekin:
1. ESPINAL-SARASA / ALBERDI-GARMENDIA
2. PRADO-RUIZ……. / ZUBIZARRETA-IRURITA