XVI BERRIA TXAPELKETA (3º JARDUNALDIA)

Datorren igandean Hernanin eta Andoainen Berria txapelketaren hamaseirenetako 3. saioa jokatuko da. 2 kanporaketetan hirugarren partiduak erabakiorra dirudi. Hona hemen kanporaketak:

HERNANIn IGANDEan APIRILAREN 14an GOIZeko 11:00etan

DAKON LAGUNAK (Ortuella) // HERNANI

Kadeteak: Perez-Allende // Apaolaza-Etxarri

Jubenilak: Kortazar-Aragones // Salaberria-Lasa

Nagusiak: Lopez Aldai-Bilbao // Ojuel-Lizeaga

 

Kanporaketa berdinduta azaltzen da aurreneko bi partiduetan. Kadeteetan maila berdintxuko 4 pilotari arituko dira. Jubeniletan nabariak dira bi aurrelariak, Kortazar eta Salaberria, mailako bi onenetakoak. Nagusietan Ojuel eta Lizeaga faboritotzat jotzen dira, baina kontuz ibili beharko dute, zeren atzelaria lesio luze batetik atera berria da eta Ortuellako aurrelari beteranoak, Lopez Aldaik, ez du aukeratxorik pasatzen uzten irabaztekoa somatzen baldin badu.

 

ANDOAINen IGANDEan APIRILAren 14an ARRATSALDEko 16:30etan

 

KURENE (Sopela) // GAZTELEKU (Andoain)

Kadeteak: Bilbao-Barturen // Arrillaga-Uria

Jubenilak: Larrazabal-Arakistain // Artola-Mujika

Nagusiak: Kamiruaga-Ugarte // Alberdi-Elizegi

 

Kanporaketa hau , Hernanikoa bezalaxe, berdinduta azaltzen aurreneko bi partiduetan. Bi mailetan jokatuko dute pilotari berdintxuak, ez baita inor besteak baino gehiago.

Nagusietan Gaztelekuren bikotea izango da favorito. Izan ere, gazteak izan arren, Alberdi-Elizegik maila handia dute eta enpresak inguruan dabilkite. Hala ere, ez luteke fiatu behar. Kureneren bikotea, Kamiruaga-Ugarte, oso ona da trinketean eta frontoian txukun aritzen dira.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE