XVI BERRIA TXAPELKETA (7º JARDUNALDIA)

Datorren igandean Andoain eta Hernaniko frontoietan BERRIA txapelketako zortzirenetako bi jardunaldi gehiago jokatuko dira. Zerrendaburu diren Orozkoko Olgetan eta Lazkaoko Lapke sartuko dira eta bi kanporaketak goizez jokatuko dituzte. Eman dezagun ez errepikatzea nahi dugula, txapelketa txunkun joango bada.

 

ANDOAIN 10,15etan: OLGETAN (Orozko) // GAZTELEKU (Andoain)

 

Kadeteak: Arbaiza-Olaizola // Arrillaga-Uria

 

Jubenilak: Ibarrondo-Solatxi // Artola-Mujika

 

Nagusiak: Beaskoetxea-Olaguenaga // Alberdi-Elizegi

 

Kanporaketa oso berdindua, jubeniletan erabakiko dena. Izan ere, indarrak hortxe-hortxe daude. Kadeteetan Arbaiza-Olaizola bizkaitarrak mailako bikoterik onenetakoa osatzen dute eta faboritoak dira. Nagusietan, berriz, alderantziz gertatzen da. Alberdi-Elizegi gipuzkoarrak 22z azpiko onenetakoak dira eta favorito garbiak aterako dira.

 

HERNANIN 11:00etan: LAPKE (Lazkao) // HERNANI

 

Kadeteak: Naldaiz-Telleria // Apaolaza-Etxarri

 

Jubenilak: Senar-Garmendia // Salaberria-Lasa

 

Nagusiak: Zubizarreta-Quina // Arrieta-Lizeaga

 

Hau ere kanporaketa berdindua da, itxuraz kadeteetan erabakiko dena, indarrak hortxe-hortxe daude eta. Jubeniletan Lapkeko bikotea, Senar-Garmendia, favorito aterako dira, batez ere aurrelaria punttu-punttuan dagoelako. Nagusietan Hernaniko bikotea, Arrieta-Lizeaga, mailako onenetakoak dira eta, noski, faboritoak. Aurrean Arrietaren urteetako jarduna eta Zubizarretaren gaztetasuna oso erakargarriak izango dira.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE