XVI. BERRIA TXAPELKETA (FINALAK)
Datorren larunbatean arratsaldeko 17:00ean Hernaniko kiroldegiko frontoian BERRIA txapelketaren finalak jokatuko dira, beraz, denboraldiko kluben arteko txapelketarik garrantzizkoena.
Lehen partidan neskak arituko dira eta jarraian Tolosa eta Iruñako Oberena elkarren aurka. Orain arte aurreko 15 ediziotan ez zen aurreko urteko finala errepikatu. Oraingo honetan bai.
Jaialdia neskek irekiko dute. Eskuz arituko dira pilota mixtaz. Lehen aldiz antolatu da nesken txapelketa eta joan den astean finalerdiak jokatu ondoren, irabazleek, Arrate Bergara eta Nora Mendizabal Mirian Arraiza eta Amaia Aldairen aurka jokatuko dute. Partida berdindua somatzen da eta gazteak direnez, urduri jarri gabe, lasai jokatzea oso garrantzizkoa izango da irabazteko. Pilotan ondo egiten dutela eta ikuskizun polita espero dugu.
Jarraian kluben arteko hiru finalak jokatuko dira.
TOLOSA // OBERENA (Iruña)
Kadeteak: Amiano-Sodupe // Laso-Illarregi
Jubenilak: Altuna-Etxeberria // Oskoz-Ganboa
Nagusiak: Elola-Telletxea // Canabal-Aldabe
Kadeteetan Tolosako bikotea, Amiano-Sodupe, aterako da favorito. Euskal Herriko txapeldunak dira eta aurreko hiru kanporaketak ondo irabazi dituste. Hala ere, ez luteke fiatu behar. Atzelari nafarra, Illarregi, sasoian dago eta oso defensa ona erakusten du eta aurrelaria , Laso, oso artista da.
Jubeniletan seguru asko mailako bi bikoterik onenak arituko dira. Etxeberria eta Ganboa atzelariak ez dira indartsuenak, baina bai oso seguruak. Oskoz eta Altunak aurrean bereak eta bost egiteko laguntzaile egokiak. Partida berdindua ikusten da.
Nagusietakoa ere ikustekoa izango da. Canabal eta Aldabe, nafarrak, gazteak bai, baina partida zailetan ohituak. Aurten oso ibiliak eta errendimendu handikoak. Gipuzkoarretan, berriz, Telletxea atzelariak ia dena irabazita du eta “zahar” bakarra denez, gerta liteke erabakiorra, Elola aurrelaria bezalaxe. Norbaiti ikusten bazaio etorkizun txukuna, Elolari da, baina gaztea dela eta bere gora-beherak izaten ditu. Esanak esan, partida ikusgarria espero dugu.