XVI BERRRIA TXAPELKETA (11º JARDUNALDIA)

Asteburu honetan Hernanin eta Tolosan txapelketaren finalerdiak jokatuko dira. Hernanin igandean 11:00etan Oberena (Iruña), iazko txapendunordea, Lazkaoko Lapkeren aurka arituko da, kanporaketa berdinduta ikusten delarik. Eta igandean, Tolosan, baina 17:00etan, iazko txapelduna, Tolosa alegia, Azpeitiko Ilunperen aurka arituko da. Kanporaketa hau ere berdinduta ikusten da.

BERRIA txapelketaren antolatzaileek aurten neskak eskuz sartzea erabaki dute eta asteburu honetan bi semifinal ikusteko aukera izango da:

Hernanin larunbatean 16,15etan hauek jokatuko dute: Leire Garai eta Naroa Agirre Arrate Mendiburu eta Nora Mendizabalen aurka eta Tolosan igandean 17:00etan jardungo dira Ane Mendiburu eta Olatz Ruiz de Larramendi Amaia Aldai eta Miren Arraizaren aurka. Pilota mixtarekin jokatuko dute eta takoak jarrita. Gustoko ikuskizuna izango da.

 

OBERENA // LAPKE

Kadeteak: Laso-Ilarregi // Naldaiz-Goikoetxea

Jubenilak: Oskoz-Ganboa // Senar-Garmendia

Nagusiak: Mata-Irurita // Zubizarreta-Quina

Kadeteetan partidua berdinduta ikustan da. Naldaiz eta Ilarregik maila ondo ezagutzen dute, baina itxuraz giltza Laso eta Goikoetxeak dute, batez ere atzelariak.

Jubeniletan berdinduta ikusten da eta ikusgarria. Ganboa eta Garmendia oso seguruak dira eta aurrean Oskoz eta Senar gaur egun hoberenak ez ote dira?.

 

Nagusietakoan ikuspen berbera dugu. Nortzuk jokatuko duten ikusita, interesgarria. Mata, Irurita eta Zubizarretak maiz entrenatzen dute profesionalekin. Quina, atzelari zaildua denez, baliteke partiduko kakoa izatea.

 

TOLOSA // ILUNPE

 

Kadeteak: Amiano-Sodupe // I. Egiguren-Labaka

 

Jubenilak: Altuna-Etxeberria // Alberdi-Elosegi

 

Nagusiak: Elola-Telletxea // Apezetxea-Murgiondo

 

Kadeteetan Amiano-Sodupe faborito aterako dira. 0raintxe Euskal Herriko txapeldunak dira eta eroso samar irabazi dituzte aurreko bi partiduak, baina ez luteke fiatu behar. I. Egiguren – Labakak disgusto bat eman diezaiekete eta

Jubeniletan ikuskizuna zihurtatuta dago. Aurrez aurre arituko dira Altuna eta Alberdi, aurrelaririk onenetakoak, eta atzean ere ikustekoa izango da. Elosegi, adinez kadetea, Etxeberria, mailan oso zaildua, menderatu nahian ibiliko da.

Nagusietan ere lan handia egin beharko dute. Bi atzelariak, Telletxea eta Murgiondo, oso arituak dira eta afizionatuetan gauza asko irabaziak. Eta aurrean bi belaunaldiren arteko borroka ikusiko dugu. Apezetxeak esperientzi handia eta oraintxe oso ondo dabilena eta Elolak, gaztetsauna eta gogoa. Elolaren errendimendua erabakigarria ote?.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE