Zalantza gehiegi Labriten

Ruizek eta Belokik ez dute biharko buruz buruko partida nahi bezain ondo prestatzerik izan

IMANOL MAGRO / Berria

Zalantzak eta beldur txikiak izan ziren nagusi atzo Labriten egindako pilota aukeraketan. Ruben Beloki eta Patxi Ruiz elkarren aurka ariko dira bihar, buruz burukoaren final-laurdenetan, eta ez batak ez besteak ez dute txapelketa nahi bezala prestatzerik izan. Burlatakoak min izan du izterrean; Lizarrakoak, berriz, eskuin gihar bikian. Minak kalte egin die bien prestaketari, eta bi txapeldun ohiak ezkor agertu ziren atzo kazetarien aurrean.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE