Emozioa gori-gorian da Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketan eta igande goizean banatuko dira, Zallako pilotalekuan, goizeko 11etatik aurrera, nesken esku pilotako txapelketarik garrantzitsu eta parte-hartzaileena den lehiaketako finalerdietarako azken txartelak. Aurreko astean Lemoan promozio mailako final aurrekoak erabaki baziren, oraingoan gaur eguneko espezialistarik onenei heldu zaie azken aurreko kanporaketan aritzea. Kirol honek azken urteetan izan duen garapenaren ispilu izaten ari da aurtengo txapelketa eta partida ikusgarriak espero dira igande honetarako ere, kalitate eta emozio handikoak, indarrak nahikoa parekatuta daude eta.
Orain arteko bederatzi pilotaririk onenak hiru multzotan banatuta arituko dira eta talde bakoitzeko onenak lortuko du Amezketako Larrunarri pilotalekuan aritzeko txartela. Baina garaipenez harago, partida bakoitzak sekulako garrantzia izango du, multzoetan bigarren sailkatutako onenak ere aurrera egin ahal izango baitu, abenduaren 2ko finalerdiak osatzeko.
EMAKUME MASTER CUP-1.KANPORAKETA-ZALLA-1.MAILA_FINAL_LAURDENAK