Zarautz Erremonte Txapelketa berria jokatuko da Aritzbatalden etzitik igandera

Zarautz Erremonte Txapelketa berria jokatuko da Aritzbatalden etzitik igandera

Erremontista onenak ariko dira bertan eta bi txapelketa antolatuko diraGaur Zarautz Erremonte Txapelketa aurkeztu da Zarauzko udalean. Frontoi txikiagoan jokatuko den txapelketa berria izango da eta uztailaren 29an, 30ean eta 31n daude iragarrita partidak Aritzbatalde frontoian, 17:30etan hasita. 

Hiru egunetan bi txapel jarriko dira jokoan. Batetik A multzoko txapelketa nagusia izango da, erremontista onenekin, eta bestetik B taldekoa. Bi multzoetan launa bikote ariko dira, finalera bina sailkatuko dira eta bi bikote txapeldun izango dira. 

A eta B multzoetan finalerdi bana jokatuko dira etzi, ostiralean. Beste bi finlaerdiak larunbatean, hilak 30ean jokatuko dira eta bi finalak uztailaren 31n.

Uztailaren 29an, A multzoan, Aldabe eta Barrenetxea IV, Ansa II eta Azpirozen aurka ariko dira. B multzoan, Zaldua-Martirena, Etxarri-Labakaren aurka.

Uztailaren 30ean, A mulztoan, Urriza eta Zubirik, Ezkurra II eta Juanenearen aurka neurtuko dituzte indarrak. B multzoan berriz, Goikoetxea V-Odei, Loitegi-Apezetxearen aurka jardungo dira. 

A multzoko txapelketa erakargarriena izango da, erremontista nagusiak bertan lehiatuko baitira. Barrenetxea, Urriza, Ansa edota Ezkurra II bezalako pilotariak ikusteko aukera ezin hobea izango da.

Jaialdi guztiak 17:30etan hasiko dira etzitik. 

Aurkezpenean izan ziren txapelketan parte hartuko duten pilotariak. Beraiekin bezala izan ziren Zarauzko alkatea, Xabier Txurruka, eta Oriamendiko gerentea Xabi Gonzalez. Gonzalezen esanetan, «eskerrak eman nahi dizkiogu Zarauzko herriari. Gure helburua erremontea zabaltzea da eta txapelketa hau oso garrantzitsua da». Xabier Txurruka alkateak ere erremontea Zarautzen ikustea eta bultzatzearen garrantzia azpimarratu zuen.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE