Igandean Amezketan txapelketako final-hamaseirenetako 1º kanporaketa jokatu zen, bertako Zazpi Iturri taldeak Lekunberriko Larraunen aurka jokatu zuen, talde gipuzkoarrak erraz irabazi zuen historiara pasako ez zen norgehiagoka batean. Hauek izan ziren emaitzak :
ZAZPI ITURRI 2 LARRAUN 1
Kadeteak : Ruiz – Karrera 22 Galarza – Navarro 3
Gazteak : Plazaola – Gorostidi 22 Ezkurdia – Sotil 10
Nagusiak : Zabala – Beloki 5 Galartza – Gurrea 22
Kadeteetan partida parekatua espero zen baina ez zen kolorerik egon, bikote nafarra partidua hasi aurretik galtzaile atera zen eta ez zuten euren maila eman, Ruiz – Karrerak beste munduko ezer egin gabe erraz irabazi zuten partida, 8-1, 15-2, 22-3ko partzialek dena esaten dute.
Jubeniletan zerbait gehiago ikusi ahal izan genuen, baina asko ere ez, partida berdinduta hasi zen 8-5 baina beti Zazpi Iturri aurretik, pixkanaka etxeko bikoteak tartea ireki zuten 15-8 markagailuan eta 22-10 irabazten amaitu zuten. Sotil atzelari nafarrak ondo aritu zen, Gorostidik baino hobeto jokatu zuen, baina koadro alaietan Plazaolak alde handia lortu zuen, partidako pilotaririk onena izanik.
Dena erabakita, talde gipuzkoarrak 31 tantoko abantaila zuelako, nagusi mailako ahazteko partida bat hasi zen, Zazpi Iturriko bikotea erabat erlaxatuta irten zen eta Larraungoak bere klubaren ohorea salbatzera, partidak ez zuen kolorerik izan eta 8-1, 15-4, 22-5eko partzialek bikote nafarraren alde dena esaten du, Gurrea atzealdean piloteoan nagusi izan zen Beloki kaxkar baten aurrean eta aurrean ere Galartza Zabala baino gehiago izan zen.
Amezketako Zazpi Iturri taldea final-zortzirenak jokatzeko sailkatu da eta Iruñeko Oberena egungo txapeldunak izango ditu aurkari.
—————————————————————————————————————————————-
El domingo en Amezketa se disputo la 1ª eliminatoria de dieciseisavos de final del campeonato, jugaban el club local Zazpi Iturri contra Larraun de Lekunberri, gano fácil el club guipuzcoano en un enfrentamiento que no pasara a la historia, estos fueron los resultados :
ZAZPI ITURRI 2 LARRAUN 1
Cadetes : Ruiz – Karrera 22 Galarza – Navarro 3
Juveniles : Plazaola – Gorostidi 22 Ezkurdia – Sotil 10
Senior : Zabala – Beloki 5 Galartza – Gurrea 22
En cadetes se esperaba un partido igualado pero no hubo color, la pareja navarra salió derrotada antes de empezar el partido y no dieron su nivel en ningún momento, Ruiz – Karrera sin hacer nada del otro mundo ganaron fácil el partido, los parciales de 8-1, 15-2, 22-3 lo dicen todo.
En juveniles pudimos ver algo más pero tampoco mucho, el partido comenzó igualado 8-5 pero siempre Zazpi Iturri por delante, poco a poco la pareja local abría hueco en el marcador 15-8 y terminaba ganando 22-10, gusto mucho el zaguero navarro Sotil que a pesar de perder jugo mejor que Gorostidi pero en los cuadros alegres el local Plazaola marcó mucha diferencia, siendo el mejor pelotari del partido.
Con todo decidido porque el club guipuzcoano disponía de 31 tantos de ventaja, comenzó un partido senior para olvidar, la pareja de Zazpi Iturri salió completamente relajada y los de Larraun a salvar el honor de su club, el partido no tuvo color y los parciales de 8-1, 15-4, 22-5 a favor de la pareja navarra lo dice todo, en la zaga Gurrea domino el peloteo a un fallón Beloki y adelante Galartza aprovechó ese dominio ante un desacertado Zabala.
El club Zazpi Iturri de Amezketa se clasifica para jugar los octavos de final donde tendrá como rival a los actuales campeones Oberena de Pamplona.