Ligaxkan Urrutiaren aurka galdu zuen arren, apustu zaleek Zeberio jotzen dute faborito biharko finalerako
Patxi Zeberiok eta Miguel Mari Urrutiak biharko Casino Kursaal txapelketako finalerako pilotak hautatu zituzten atzo. Erremontean ohikoa den bezala baina, final aurreko hitzorduan sosak pilotek baino zeresan gehiago eman zuten. Aukeraketan baturiko artekariek Zeberio izango dela faborito esan zuten, ia doblean gainera: 100-60ri. Zeberio ere elastiko gorriz agertu zen, faboritoaren gorriz.