Finalekin jarraitzen dugu Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eta asteburuan zesta-puntaren txanda izango da. Hain zuzen ere, igandean, 16:30ean hasita, Hondarribiko Jostaldi frontoian, zesta-puntako binakako finalak (kadeteak, jubenilak eta nagusiak) jokatuko dituzte. Ondorengo lerroetan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
Abenduak 5, igandea, 16:30, Hondarribia-Jostaldi
1. Zesta-punta binaka, kadeteak:
HONDARRIBIA 1 (Joar Laka-Manex Zamora) / DANOK BAT 2 (Ekhi Lete-Oinatz Agirregomezkorta)
2. Zesta-punta binaka, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Gonzalo Agirre-Ander Ureta) / ZUMAIA 3 (Haritz Egaña-Julen Cabanillas)
3. Zesta-punta binaka, nagusiak:
ZUMAIA 1 (Cosme Agirre-Unai Uranga) / HONDARRIBIA 3 (Julen Basterra-Zugaitz Salaberry)