ZORNOTZAKO II. MASTER KAIOLA 2016/04/29
GAZTEAK
Altuna 19 – Lizundia 22
(Alegi) (Zornotza)
Lizundia aurreratu egin da 0-4, ezkerrarekin eta dejadekin tantu politak egin ditu. Altunak 6-6 enpateu egin dau, txokoan dejadak eginez eta pelotaka lan eginez. Hortik aurrera Altuna oso erraz joan da markagailuan 10-8 –> 14-10 –> 18-10. Partidua ia galduta egon danean, Lizundiaren buelta etorri da, dana ondo urten zaio: dejadak, sakeak, ezkerrarekin zabalera, … Ikustekoa. 19-19 enpateu dabe eta azkenean Lizundiak irabazi 19-22.
SUB 22
Salegi 6 – Mediavilla 22
(Zestoa) (Quintanar)
Mediavilla ezkerrari eta sakeei esker 0-4 hasi da. 2-8 –> 3-16 Kriston jokoa, toke polite, ezkeraide izugarria. Salegik ezin izan dau ezer egin 6-22.
ZORNOTZAKO II. MASTER KAIOLA 2016/04/01
Altube 8 – Picote III 22
(Txukunlakua) (Logroño)
Altube pelotari indartsua, sake ona, 3-1 aurrea hartu dau baina Picote pelotari arinak erraz enpateu dau 3-3. Picote aurrelari polita dana, kortadak, dejadak,.. oso onak ditu, atakean eta defentsan be oso ona da. 5-11 –> 8-22.
Muruaga 6 – Pérez 22
(Aulesti) (Najera)
Pérezek hasieratik aurrea hartu dau, sakeen bidez eta bueltan. 1-5 –> 2-10 –> 5-11. Muruagak tanto polit batzuk egin ditu dejadaz, baina ezin izan dau Pérezekin. Pérezek nagusitasuna erakutsi dau 22-6.