Arratsaldeko lehenengo partida erraz joan zen bizkaitarrentzat, finalerako txartela lortuz, Mikel Aurrekoetxea nagusitu egin zen atzeko koadroetan, egun bere mailan dagoen pilotari onenetakoa dela erakutsiz, Lizundiak ondo baliatu zituen aukerak. Amurriokoak nahi eta ezin batean ibili ziren.
Gazteen norgehiagokako(Final laurdenak) lehen zati gogor baten ostean, 9-9 joan ziren, bizkaitarrek alde egitea lortu zuten. Amurriokoen hutsei eta Otaduiren lanari esker batik bat. Muniozguren ere ederki aritu zen.
Nagusien final aurrekoa, zalantzarik gabe, txapelketako partidarik onenetarikoa izan zen. Markagailuan berdintasuna, tanto ikusgarriak Elezkano eta Alvarado inspiratuta eta tantoa bilatzen , pilotakada handiak bi jotzaile bata besteari bizkarra erakutsi nahian, erritmo itzela…ordutik gorako partiduaren ostean, Elezkano-Varela nagusi.
Ostirala 4, 18:00etan
1. BELLIDO-EIZAGIRRE 10 / AURREKOETXEA-LIZUNDIA 22 (Kadeteak)
2. MUNIOZGUREN-OTADUI 22 / LANDA-ARREGI 12 (Gazteak)
3. ALBARADO-PEREZ(Telletxea ordezkatuz)17 / ELEZKANO-VARELA 22 (Nagusiak)