Jai Alai News
Asteburu honetan jokatu dira Euskal Herriko kluben arteko pilota finalak, eta Donostia, Berriatua eta Zumaiako bikoteak izan dira nagusi, azken hauek, bi titulu irabazita gainera. Markina Xemeingo Unibertsitatean Nagusi eta Ohorezko Mailako finalak jokatu dira, eta Donostiako Karmelo Baldan, gazte eta kadete mailakoak.
Lurraldetasunari begira ordezkaritza zabala izan da, Lapurdiko hiru klub (Kostakoak Bidarte, Luzean Donibane, Olharroa Getaria), Lea Artibaiko bi (Markina eta Berriatua), Urolako Kostako bat (Zumaia, baina bi finaletan) eta Donostialdeko bat (Donostia Jai Alai) izan baititugu protagonista final hauetan. Zumaiarren kasuan aipatzekoa, Kosme eta Gonzalo anaiak, biak izan direla txapeldun. Kosme nagusietan eta Gonzalo anaia gazteena berriz, kadeetan. Eduardo erdiko anaia ere, ondo ezaguna da Euskal Herriko frontoietan.
Zorionak txapeldun eta partehartzaile guztiei!
* Gazte maila: DONOSTIA JAI ALAIDONOSTIA (Hernandez-Alberro) 30-29 MARKINA A (Hormaetxea-Mugartegi)
* Kadeteak: ZUMAIA AZUMAIA A (Agirre-Cabanillas) 30-19 LUZEAN DONIBANE (Bonin-Caparrus)
* Nagusiak Euskal Liga: ZUMAIA AZUMAIA A (Agirre-Uranga) 30-23 OLHARROA GETARI (Ladutxe-Otegi)
* OHOREZKO MAILA: BERRIATUABERRIATUA (Antxon-Lekue) 30-14 KOSTAKOAK BIDARTE (Amati-Dubourg)