Jai Alai News
* Goikoetxeak Masterra eskeini nahi die zumaiarrei
* Lau zumaiar izango dira ostiraleko jaialdian
* Sarrerak agortuko dira. Erreserbatzeko: www.eramanjaialai.com
Ekainak 30, Aitzuri pilotalekua. 19:00tan
Arbe-Uranga vs Cosme-Zabala
GOIKOETXEA-MANZI vs BARANDIKA-LOPEZ
Ostiral honetan Zumaian izango dira zesta-punta partiduak eta ez azken asteetan bezala Markina-Xemeinen. Unibertsitateko finalerdia IGANDERA pasako da (18:00tan) eta ostiralean Aitzurin batuko dira zesta-zaleak.
Pasaden asteko partidfetan giro ederra eta batez ere giro beroa sortu zen kantxako ikuskizunaren eta publikoaren artean. Finalean, are beroago egongo da Aitzuri. Alde batetik sarrerak agortuko direlako eta bestetik, Goikoetxeak etxean jokatuko duen azken txapelketa izango delako.
Goikoetxeak Mikel Manzisidor mutrikuarrarekin jokatuko du. Hauek badakite zer den elkarrekin irabaztea. Aste Santuan Lekeitioko Mastersean nagusitu ziren eta Zumaiako finalerdietan ere sendo ikusi genituen, Johani eta Del Riori 2-0 irabaziz. Zumaiak duen beste pilotari handiak, Lopezek, Barandikarekin jokatuko du. Emozio handiko partida jokatu zuten hauek Erkiaga eta Zabalaren aurka eta desenpateko azken tantuan lortu zuten finalerako sailkapena.
Partida ederra izan dadila eta publikoak pasaden astean beste, edo gehiago, goza dezala!
* Beste bi zumaiar jaialdian
Jaialdiko lehen partiduan Cosme Agirre eta Unai Uranga pilotariek hartuko dute parte, biak ere Zumaiako zesta-eskolako kideak. Cosmek Jon Zabalarekin jokatuko du eta Urangak Jokin Arberekin. Bi zumaiar eta bi markinar beraz, ostiraleko jaialdiaren lehen partida horretan.
MARKINA-XEMEIN
Markina-Xemeingo Grand Slamean, IGANDE arratsadeko 18:00tan jokatuko da lehen finalerdia.
Lehen partida: Goitia-Atain vs Aaron-Uranga
GS Finalerdia: BARANDIKA-BASQUE vs OLHARAN-ZABALA
Bigarren finalerdia hurrengo astean jokatuko da:
ARBE-LEKERIKA vs ERKIAGA-IBARLUZEA
Txapelketa arrakastatsua eta jendetsua ari da izaten.