ZUMAIAN JOKATUKO DA WINTER SERIESERAKO AZKEN TXARTELA

  • Hiru zumaiar, bi markinar, mutrikuar bat, noaindar bat eta gernikar bat, Winter Serieserako sailkapenaren bila
  • Finalerdiak urriaren 19an eta finala urriaren 23an
  • Sarrera doan izango da

ARBE-MANCI vs URKO LEKERIKA-SALEGICOSME-BAILO vs GONZALO-URANGA

Eraman! zesta-punta enpresak antolatuta, Winter Series Pro-Am txapelketaren eszenatokia izango da Zumaiako Aitzuri pilotalekua, ostegun honetan (urriaren 19an) eta datorren astelehenean (urriaren 23an).  

Lehenbiziko jardunaldian finalerdiak jokatuko dira (19:30tan) eta hurrengo astelehenean, ordu berean, final handia. Azken partidu hau ETB 1en ikusi ahal izango da eta asko egongo da jokoan, bikote irabazlea Gernikako Winter Serieserako sailkatuko baita.

Partehartzaileen artean hiru zumaiar daude, Gonzalo eta Gosme Aguirre anaiak eta Unai Uranga; bi markinar, Jokin Arbe eta Eñaut Salegi; noaindar bat, Ruben Bailo; mutrikuar bat, Mikel Mancisidor; eta gernikar bat, Urko Lekerikabeaskoa.

* Urriak 19, 19:30tan. Winter Series PRO-AM, finalerdiak:

ARBE-MANCI vs URKO LEKERIKA-SALEGI

COSME-BAILO vs GONZALO-URANGA

* Urriak 23, 19:30tan, FINALA (ETB 1)

* Pilotariak:

Gonzalo Aguirre: Zumaia, 2005

Jokin Arbe: Markina-Xemein, 1991

Cosme Aguirre: Zumaia, 1997

Urko Lekerikabeaskoa: Gernika-Lumo, 2000

Ruben Bailo: Noain, 1991

Mikel Mancisidor: Mutriku, 1999

Eñaut Salegi: Markina-Xemein, 1990

Unai Uranga: Zumaia, 1994

Bestalde, asteazken honetan aurkeztuko da Winter Series txapelketaren hirugarren edizioa Gernika-Lumoko Europa parkean (12.00tan). Han aurkeztuko dituzten bikote titularrei, Pro Am-eko txapeldunak batuko zaizkie eta bikote hori zein izango den, Zumaiako Aitzurin erabakiko da.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE